Apirilaren 10ean kide ugari bildu zituen ekitaldi batekin ospatu zuen Denak Bat-ek. San Martin Plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean ‘Aurresku’ dantzatu ondoren, meza egin zen hiriko Katedralean. Beti Alai taldeko dantzariek ohorezko goardia egin zuten, eta meza bukatutakoan, dantzaldia eskaini zioten komunitateari. Eguerdian bazkaria partekatu zuten lagunek Euskal Etxean. Egoitzara abiatu aurretik, ordea, talde argazkia egin zuten (argazkia EE)