Bazkari batekin ospatu zuten Toki Ederreko kideek apirilaren 10ean. Angeles Oñederra lehendakariak ongietorria eman ondoren, dantzariek dantza tipikoak eskaini zituzten, tartean, Aurresku eta Fandango. Kultur Koordinatzailea den Lucia Lechardoyk Aberri Egunari buruzko hitz batzuk irakurri zituen eta bukatzeko, Bilbotik ekarritako eta egurrez egindako Euskal Herriko lurraldeen armarriak erakutsi zizkien Oñederrak bildutakoei. Armarriak Euskal Etxeko egoitzan jarriko dira (argazkiak EE)