Ereserkiak abestu ondoren, Etxeko lehendakaria den Carlos Ibarbiak Aberri Egunari buruzko hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei. Ekintzaren baitan, Euskal Etxeko alkate berria hautatu zuten rosariotarrek. Behin hauteskundeak amaituta, Raul Bereziartua aurreko alkateak, Maite Lerchundi emaztea lagun, makila eskuratu zien Luis Maria Barrandeguyri eta Graciela María Hortensia Gil emazteari (argazkia EE)