Aberri Eguneko bazkariaren menuaz Mikel Goikoetxea sukaldari zarauztarra arduratu zen. “Mikelek Donostia izeneko jatetxe bat du Godoy Cruzen eta gonbidatu dugu gure festara etortzera”, azaldu digute Euskal Etxetik. Bazkaria bukatutakoan, Denak Bat-eko kideek esker beroak luzatu zizkieten Aberri Eguna ospatzera bertaratu zirenei (argazkia EE)