Patagonia argentinarreko Mendiko Eusko Etxeak Gizataldeen Pasealekuan ospatu zuen Aberri Eguna. Zeremonia apirilaren 2an izan zen, eta ekintza berean Malvina Irletako gerrako beterano eta hildakoak gogoratu ziren. Barilocheko beste kolektibitate europarrek lagundu zituzten euskal gizataldea bere ekintzan. Ospakizunaren baitan, Euskal Etxeko Marta Iparraguirre ordezkariak Euskal Herria eta euskal diasporari buruzko hitz batzuk zuzendu zizkion publikoari (argazkia El Cordillerano)