Argazki galeria > 2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna (I)
Hizkuntzen Topaketa
Abenduaren 3an Cordobako Unibertsitateko (UNC) Hizkuntza Fakultateko ikasleek euren agiriak jaso zituzten. Euskararen omenezko Astearekin jarraituz, abenduaren 4an, Hizkuntz Gutxituengotu eta Gutxiarazitakoen topaketa antolatu zuen Gerorak, esloveniar, piemontear, katalan, ladino, yiddish, kitxua eta euskara hizkuntzetako ordezkariak lagun. Arantza de Vadillo Urbietak dantzatutako ‘Agurra’rekin eman zieten anfitrioiek ongietorria partehartzaileei eta bukatzeko, abestiak eta dantza gehiago eskaini zizkieten bildutakoei. Jaiari amaiera emateko, abenduaren 5ean, Txotx taldeak dantza erakustaldi bat eman zuen Cabildo-ren aurrean eta arratsaldean Liburu Askatze bat egin zen hiriko hainbat plazatan (argazkia EE)