Argazki galeria > 2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna (I)
Azulgo ekintzak
Ekintza bat baino gehiagotan parte hartu ahal izan zuten azuldarrek, Gure Txokoa Euskal Etxearen eskutik. Urrian ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketa egon zen ikusgai hiriko San Martin Kultur Gunean. Erakustaldia osatzeko, euskal dantzak eta musika ere eskaini zizkion Euskal Etxeak kultur gunera bertaratu zen publikoari. Abenduaren 5ean, eta ospakizunekin jarraitzeko, Euskal Bihotza abesbatzak bere kontzertu bat eskaini zuen eta euskara zabaltzeko stand bat muntatu zen Casa Ronco delako aretoan. Bertan Gabonetako txartelak banatu ziren eta euskarazko mezuak utzi zituzten euskara ikasleek. Euskararen jatorriari buruzko bideo bat ere proiektatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko (argazkia EE)