euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritzaren zati bat berrituko du FEVAk apirilaren 22an, berriro ere zerrenda bakarra aurkeztu delarik

2017/04/07

Javier Ederra idazkaria, Hugo Andiazabal lehendakaria eta Arantxa Anitua lehendakari-ordea 2016ko Euskal Asteko FEVAren bileran
Javier Ederra idazkaria, Hugo Andiazabal lehendakaria eta Arantxa Anitua lehendakari-ordea 2016ko Euskal Asteko FEVAren bileran

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egingo ditu bi aste barru, apirilaren 22an, Argentinako euskal erakundeen federazioak. Berrituko diren karguak: bi lehendakariordetza, lau batzordekide –eta batzordekide ordezko– postu, hiru kont-ikuskari eta ohorezko epaimahaikideak eta epaimahaikide ordezkoak. Kargu horietarako guztietarako zerrenda bakarra aurkeztu eta ofizialdu da, Juan Jose Olasagastia eta Arantxa Anitua lehendakariorde lehena eta bigarrena postuetarako hautagaiburu.

Buenos Aires, Argentina. Federazioko estatutuek diotenari jarraituz, Zuzendaritza Batzordearen ati bat berrituko dute FEVAko kideek apirilaren 22an Buenos Airesen, Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan egingo den Ohiko Biltzar Orokorrean. Zerrenda bakarra aurkeztu denez, ez da ustekabe handirik espero eta hauteskunde prozesua espero bezala betetzen bada, Batzordea honako hautatu hauekin berrituko da:

-Lehendakariorde lehena: Juan José Olasagastia, kargu pertsonala. Agintaldia 2 urte.
-Lehendakariorde bigarrena: María Aranzazu Anitua, kargu pertsonala. Agintaldia 2 urte.

-Batzordekideatitularra: Asier Iriberri Plazaola; ordezkoa, Ignacio Javier Oreja - Denak Bat, Mar del Plata. Agintaldia, 2 urte.
-Batzordekidea, titularra: Damian Cebey; ordezkoa, Juan Carlos Tisera - Euzkal Etxea, San Nicolas. Agintaldia, 2 urte.
-Batzordekidea, titularra: Gerardo Bautista Echeverria; ordezkoa: Darío Zumendi - Euzko Etxea, Villa María. Agintaldia, 2 urte.
-Batzordekidea, titularra: Pablo Martín Pavesa; ordezkoa: Yesica Garmendia - Guillermo Larregui, Chacabuco. Agintaldia, 2 urte.

-Kontu ikuskatzailea: Alicia Aguirre - Denak Bat, Mendoza. Agintaldia, urtebete.
-Kontu ikuskatzailea: Elba Lydia Mocoroa - Gerora, Córdoba. Agintaldia, urtebete.
-Kontu ikuskatzailea: Ana Victoria Idigoras - Euskaldunen Denak Bat, Arrecifes. Agintaldia, urtebete.

-Ohorezko epaimahaia: Xabier Olaizola (Buenos Aires), Felipe Ernesto Muguerza (Necochea), Carlos Sosa (Bahía Blanca). Agintaldia, 2 urte.
-Ohorezko epaimahai ordezkoa: María Luz Arteche (Arrecifes), Juan Pedro de Erquiaga (Buenos Aires), Miguel Julián Ezquerro (Buenos Aires) Agintaldia, 2 urte

Federaziotik gogorarazi dute bazkide aktibo moduan federatuta sei hilabete baino gehiago daramatzaten euskal etxeek bi ordezkari bidali ahal izango dituztela hauteskundeetara baina boto bakarra izango dutela, titularrarena (hura faltatuz gero ordezkoak emango du). Bazkide aktibo gisa sei hilabete baino gutxiago daramatzatenek, eta hauekin batera 'itsasitakoek', ordezkari bakarra bidali ahal izango dute, ahostuna baina bozkarik gabea. Beti ere, ordezkariek 21 urtetatik goitikoak beharko dute izan eta ordezkatzen duten erakundeak eguneratuta eduki beharko ditu diru FEVAko diruzaintzarekiko kontuak. Izaera Juridikoa indareean daukaten agiria ere aurkeztu beharko dute instituzioek.

Bilera apirilaren 22an izango da, goizeko 9:30etan, Laurak Bat Euskal Etxearen instalazioetan, Belgrano etorbideko 1144.ean.

Facebook, FEVA Federación de Entidades Vasco Argentinas



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia