Buenos Aires, Argentina. 16 euskal etxek hartu zuten parte joan den apirilaren 22an Laurak Baten instalazioetan egindako FEVAren Urteko Ohiko Biltzar Nagusian. hauteskunde prozesua partaidetza eskasa ezaugarri burutu zen eta 15 aldeko bozka (eta bat txuri) bereganatu zituen Batzordearen kargu-bloke bat berritzeko aurkeztutako zerrenda bakarrak. 60 bat erakundek zeukaten prozesuan parte hartzeko eskubidea.
Hona hautetsi berriak:
-Lehendakariorde lehena: Juan José Olasagastia, kargu pertsonala. Agintaldia 2 urte
-Lehendakariorde bigarrena: María Aranzazu Anitua, kargu pertsonala. Agintaldia 2 urte
-Batzordekidea, titularra: Asier Iriberri Plazaola; ordezkoa, Ignacio Javier Oreja - Denak Bat, Mar del Plata. Agintaldia, 2 urte
-Batzordekidea, titularra: Damian Cebey; ordezkoa, Juan Carlos Tisera - Euzkal Etxea, San Nicolas. Agintaldia, 2 urte
-Batzordekidea, titularra: Gerardo Bautista Echeverria; ordezkoa: Darío Zumendi - Euzko Etxea, Villa María. Agintaldia, 2 urte
-Batzordekidea, titularra: Pablo Martín Pavesa; ordezkoa: Yesica Garmendia - Guillermo Larregui, Chacabuco. Agintaldia, 2 urte
-Kontu ikuskatzailea: Alicia Aguirre - Denak Bat, Mendoza. Agintaldia, urtebete
-Kontu ikuskatzailea: Elba Lydia Mocoroa - Gerora, Córdoba. Agintaldia, urtebete
-Kontu ikuskatzailea: Ana Victoria Idigoras - Euskaldunen Denak Bat, Arrecifes. Agintaldia, urtebete
-Ohorezko epaimahaia: Xabier Olaizola (Buenos Aires), Felipe Ernesto Muguerza (Necochea), Carlos Sosa (Bahía Blanca). Agintaldia, 2 urte
-Ohorezko epaimahai ordezkoa: María Luz Arteche (Arrecifes), Juan Pedro de Erquiaga (Buenos Aires), Miguel Julián Ezquerro (Buenos Aires) Agintaldia, 2 urte
(izenak, FEVAk eman bezala idatzi ditugu)
Biltzarra bukatuta, aukera ona izan zuten bildutako euskal etxeetako kideek erakundeen gaurko egoerari buruzko informazioa trukatzeko. Urtero egiten den legez, Eusko Jaurlaritzaren Sara Pagola ordezkaria ere bertaratu zen Laurak Batera, erakundeentzat intereseko izan zitekeen informazioa komentatzeko.
Partaidetza gutxi, erakunde-maila desberdinetan
EuskalKultura.com orain arte FEVAko lehendakariorde zen eta bilkuran kargua berritu duen Arantxa Anituarekin solastu da, eta Buenos Airesko Laurak Bat-eko lehendakariak Biltzarrean lortutako partaidetza, aurreko urteetako joeraren segida dela adierazi du: “Azken urte hauetan euskal etxe gutxik bidaltzen dituzte ordezkariak, batez ere lehendakariaren kargua berritzen ez denean. Baina hau ez da FEVAn bakarrik gertatzen; izan ere, euskal etxeen biltzarretan ere gertatzen da, are gehiago zerrenda bakarra aurkezten denean”.
“Gure inguruari begirada bat ematen badiogu, gero eta nabariagoa da jendearen inplikazirik eza… jendeak ez du ikusten bozkatzearen garrantzitsu; eta bai, merezi du honi buruz gogoeta egitea”, hausnartu du Arantxa Anituak.