Santiago, Txile. Mapochoko hiriko Euzko Etxeak deiturik, Bazkideen Ohiko Batzar Nagusia egin zuen online Santiagoko Euzko Etxeak apirilaren 28an, asteazkenez, eta besteak beste aurreko batzarreko agiria onartu, 2020ko txosten ekonomikoa eta orokorra onetsi eta elkarteko buruzagitza karguak bozkatu zituen. Orain arteko lehendakari Ignacio Bastarrica berriz hatatu zuten eta hiru batzordekide berritu ziren, Zuzendaritzara bilduz Carlos Gurrutxaga.
Ekitaldi berrirako, beraz, honela geratzen da Santiagoko Euzko Etxeko Zuzendaritza:
-Lehendakari: Ignacio Bastarrica Molina
-Lehenengo lehendakariorde: Juan Carlos Lago Zugadi
-Bigarren lehendakariorde: Michel Sallaberry Ayerza
-Idazkari: Zita Solas Aranzabal
-Idazkariorde: Juan Antonio Narvarte Larrondo
-Diruzain: María Angélica Cofré Urroz
-Diruzainorde: Juan Mendiburu Azcárraga
-Liburuzain: Pedro Oyanguren Cabrer
-Batzordekide: Carlos Gurruchaga Solas