euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeak, Oskar Goitia berriro hautatuz lehendakari

2014/02/19

Eusko-Brasildar Etxearen Zuzendaritza berria, bosgarrena ezkerretik Oskar Goitia. Egoitza Tremembé-tik, Sao Paulo estatuan, Sao Paulo hira aldatu du bertako euskal elkarte honek
Eusko-Brasildar Etxearen Zuzendaritza berria, bosgarrena ezkerretik Oskar Goitia. Egoitza Tremembé-tik, Sao Paulo estatuan, Sao Paulo hira aldatu du bertako euskal elkarte honek

PUBLIZITATEA

Sao Paulotik, Brasilen, bertan egoitza duen Eusko-Brasildar Etxea/Casa Basco-Brasileira euskal etxetik, elkarteko azken berriak dakartzagu Oskar Goitia lehendakariak. Izan ere, Zuzendaritza Batzordea berritu du euskal etxeak, Goitia bera berretsiz lehendakari, eta elkartearen egoitza Sao Pauloko Andrea Del Sarto, 198 helbidera pasatuz.

Sao Paulo, Brasil. Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxea/Casa Basco-Brasileira elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du 2014-2015 eperako eta, beraz, berau gobernatuko duen gidari taldea hauxe izango du:

-Lehendakarie: Oskar Goitia-Durana
-Lehendakariorde: Thiago Imperatriz Barros Pereira
-Idazkari: Maria Madalena Silva Alves de Ataide
-Diruzain: Dunia Karolina Salazar Rosso-Mendieta

Sao Paulo estatu eta hiriko euskal etxe gazteena den hau, 2009an euskal etxe gisa oinartua, helbide aldaketa batez datorkigu baita ere, aurrerantzean Sao Paulo hiriko Andrea Del Sarto, 198 izango baitu elkartearen egoitza ofizial berria.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia