Posadas, Argentina. Bere Ohiko Batzar Nagusia egin du hiriburu misionestarrean bertako Euskal Jatorri Euskal Etxeak elkartearen egoitzan, hiriko Belgrano n° 1541 helbidean, joan den apirilaren 29an, larunbata. Hizpide izan ziren beste hamaika gairen artean, estatutuen araberako hauteskundea egin zuten bildutakoek, honakoa delarik datorren agintaldi honetarako Zuzendaritza Batzordea osatuko duten pertsona eta karguak:
-Lehendakari: Fernando Ocampo Etorena
-Lehendakariorde: Javier Gortari
-Idazkari: Maria Silvia Soloaga
-Idazkariorde: Julia Ochoteco
-Diruzain: Alba María Ibarrola
-Diruzainorde: Violeta Lazcos
-Batzordekideak: Jorge Irigoyen eta César Norberto Aguirre.
Eskerrik asko orain arte Zuzendaritza Batzordea osatu dutenei euren lanagatik eta ongi etorri handi bat hautatu berriei.
Euskal Etxeak gonbitea luzatzen die interesatu guztiei elkartearen egoitza bisitatu eta bertako jardueren berri zuzena izateko, Posadasko Belgrano N° 1541 helbidean.