Magdalena, Argentina. Mugimendua eta haize berriak sumatzen dira azkenaldian Buenos Aires probintziako Magdalenako Euskal Etxean eta horien barnean oso animaturik ospatu du bertako euskal gizataldeak San Sebastian Eguna. Zeremonia urtarrilaren 20an egin zuten herriko Memoriaren Parkean eta bertara bildu ziren Etxeko kide eta lagunak haritz bat landatu eta plaka oroigarri bat desestaltzeko. Aipagarria da udaleko agintariak ere bertaratu eta partaide izan zirela, tartean Gonzalo Peluso alkatea bera.
Ekitaldiari amaiera emateko eta egunean bertan Donostia bizi ari zenarekin bat egiteko danborrada jo zuten Ongi Etorri Euskal Etxeko lagunek. Ikus argazkiak, hemen.
Zuzendaritza Batzorde berria
Iazko apirilera arte, aurreko bost urteetan aktibitaterik gabe ibilia zen Magdalenako Euskal Etxea; hala ere, elkartearekin harremana zuten lagunak ez zeuden prest EEa hiltzen uzteko eta iazko apiril-maiatzean deialdi bat egin zuten jendea berriro abiarazi eta Euskal Etxera hurbil zedin. Deialdia arrakastatsua gertatu zen eta urte amaieran bere Zuzendaritza Batzorde berria aurkeztu du Ongi Etorrik, honela osatua:
-Lehendakari: Ana Maria Ondarcuhu
-Lehendakariorde: Mirta Zubizarreta
-Idazkari: Araceli Ondarcuhu
-Idazkariorde: Monica Olazaguirre
-Diruzain: Patricia Baraindica
-Diruzainorde: Martín Lapeyre
-1. Batzordekide Titular: Angela Diaz Ezquiaga
-2. Batzordekide Titular: Facundo Seambelar
-3. Batzordekide Titular: Marcela Arrechea
-1. Batzordekide Ordezko: Santiago Zubieta
-2. Batzordekide Ordezko: Ma. Julia Apaolaza
-3. Batzordekide Ordezko: Ma. Eugenia Apecechea
-Kontu Ikuskatzaile Titular: Raquel Oyarzabal
-Kontu Ikuskatzaile Ordezko: Cecilia Arraztoa
Zorionak eta aurrera!