euskal diaspora eta kultura
2013/04/15
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Zuzendaritza Batzorde berritua joan den ostiralean, apirilaren 12an bildu zen lehen aldikoz, besteak beste "2013an zehar garatu beharreko kultura eta gastronomia alorretako ekimenak planifikatzeko, betez honela euskal gastrionoimia eta kultura sustatzeko irabazteko asmorik gabeko elkarte zibil gisa dituen helburuak".
Beste zenbait gairen artean Zuzendaritza Batzordeak berehala, apirilaren 26an, iritsiko den Gernikako Bonbardaketaren 76. urteurren eguna hartu zuen hizpide, eta euskaldunak eta euskaldunen lagunak deitu zituen eguna gogoan atxiki eta aktiboki oroitzeko, horren isla publikoki emanez ahal izanez geroz (ikus dokumentua).
Goierriren Batzordea martxoaren 22an izan zen berritua La Platan eginiko Urteko Batzar Nagusian, ekitaldi berean 2012ko Txostena eta Balantzea ere onetsi zirelarik, baita pagatzeko kuota berria ere. Bertan erabakitakoaren arabera, hona epe berrirako zuzendari berriak:
ZUZENDARITZA BATZORDEA
-Lehendakaria: Cesar Arrondo
-Lehendakariordea: Vilma Sanz
-Idazkaria: Carolina Echeverria
-Diruzaina: Pedro Mauregui Larranda
-Batzordekide titularrak: 1) Carlos Arturo Martinez 2) Elisa Errazquin
-Batzordekide ordezkoak: 1) Gustavo Rodriguez 2) Viviana Ibañez
BATZORDE KONTU IKUSKATZAILEA
-Kontu ikuskatzaile titularrak: 1) Marcelo Urquiza, 2) Raul Ramirez, 3) Liliana Vicondoa
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: 1) Carolina Vericat
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus