-Lehendakari: Alejo Martin
-Lehendakariorde: Juan Antonio Bengoechea
-Idazkari: Martín Orlando Pavan
-Idazkariorde: Rita Gigena Romero
-Diruzain: Jorge Saenz
-Diruzainorde: Claudia Caballero
-Batzordekide 1.a: Beatríz Bengoechea
-Batzordekide 2.a: Juan Carlos Martincorena
-Batzordekide 3.a: Miguel Ángel Martínez del Pozo
-Batzordekide 4.a: Jorge Ramos Moriñigo
-Batzordekide ordezko 1.a.: Carlos Bordegaray
-Batzordekide ordezko 2.a.: Sergio Euliarte
-Batzordekide ordezko 3.a.: Leticia Peña
-Batzordekide ordezko 4.a.: María del Carmen Errasquin
-Kontu ikuskatzailea: Luisa Peña
-Kontu ikuskatzailea: Silvina Pavan
-Kontu ikuskatzailea: Verónica O´Connor
Bestalde, eta urteko azken egunaren bezperan, euskal elkarteko Zuzendaritza Batzordeak oharra plazaratu du bere lagun eta bazkideak oro, Dakar Rally-an parte hartuko duen Ignacio "Livingstone" Corcuera bilbotarra animatzera deituz. Sostengua adierazteko Rally honetan parte hartuko duen euskal piloto bakarra denari, ibilbidean ikurrinak eta pankartak eskuetan agertzera deitzen du euskal etxeak.
Gogoratu Rallya datorren larunbatean, urtarrilaren 3an abiatuko dela Buenos Aires hiritik eta, besteak beste, Carlos Paz, San Juan, Salta eta Rosario hiri argentinarrak pasatuko dituela, urtarrilaren 17an berriz ere hiriburu federal argentinarrera sartu aurretik, Txile eta Boliviako lurrak zeharkatu ondoren.
Euskal Herrian eginiko agerraldi batean, Corcuera pilotoak, hiru herrialde hauetako euskal etxe eta komuinitateetako kideekin biltzeko guraria azaldu zuen eta, izan ere, opari bat ere zekarkiela. EuskalKultura.com-ek ezin izan ditu eskuratu honen xehetasunak.