euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu du La Platako Euskal Etxeak: Jorge Batiz da lehendakariorde hautetsia

2007/06/13

La Platako 'Euzko Etxea'ko egoitzaren sarrera nagusi gainean dauden hizkian (arg. BasqueHeritage.com)
La Platako 'Euzko Etxea'ko egoitzaren sarrera nagusi gainean dauden hizkian (arg. BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburuko euskal etxean, La Platako 'Euzko Etxea'k, elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egin ditu, barne araudiak dioenari jarraiki. Ohiko Biltzar Orokorrera hurbildutako bazkideek berritutako karguak honakoak dira, besteak beste: lehendakariordea, idazkariordea, diruzainordea eta zenbait batzordekide. Ez lehendakaria, hasiera batean buletin honek esan legez.
Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeko Ohiko Biltzar Orokorra apirilaren 29an gauzatu zen eta bertan agintealdia bukatutako karguak bozkaz berritu ondoren, honakoek osatutako gidari talde berriak gidatuko du erakundea kargualdi berrian:

-Lehendakaria: Javier Clúa
-Lehendakariordea: Jorge Batiz
-Idazkaria: José Orbaiceta
-Idazkariordea: Claudio Gil Nájera
-Diruzaina: Patricia Pulido
-Diruzainordea: Iñaki Azkarate

-Batzordekide titularra 1: Carmen Jaramillo
-Batzordekide titularra 2: Xavier Aramayo
-Batzordekide titularra 3: Miguel Unzurrunzaga
-Batzordekide titularra 4: César Etcheverry
-Batzordekide titularra 5: Pablo L. Armentia
-Batzordekide titularra 6: Vicente Ibarguren

-Batzordekide ordezkoa 1: Mirentxu Torre
-Batzordekide ordezkoa 2: Susana Habiague
-Batzordekide ordezkoa 3: R. Rebolledo Azkona
-Batzordekide ordezkoa 4: M. Laura Galárraga
-Batzordekide ordezkoa 5: Felipe Ochotorena
-Batzordekide ordezkoa 6: G. Ugarte

-Kontu ikuskatzaile titularra: Rosa Ibarguren
-Kontu ikuskatzaile titularra: Jorge Heguy
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Pedro Berrueta
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa : Arturo Sagarra

-Ohorezko epaimahaikide 1: Alfredo Larrañaga
-Ohorezko epaimahaikide 2: Beatriz Aramayo
-Ohorezko epaimahaikide 3: Jorge Ugarte
-Ohorezko epaimahaikide ordezkoa: Pedro Auzmendi

[Erredakzioaren oharra: Hasiera batean, kargu berritzeak erakundearen lehendakaria ere biltzen zuela idatzi genuen. Berehala idatzi digu La Platako Euzko Etxea-tik bertako idazkari administratiboa den Maria Laura Apececheak, argituz lehendakaritza ez zela aldi honetan berritzen, indarrean baitago oraindik bere kargualdia eta bakarrik lehendakariorde, idazkariorde, diruzainorde kargua eta batzordekideetako batzuk berritzen zirela. Beraz, Javier Clúak segitzen du lehendakari, baino ez joan den Biltzar honetan hautatua edo berritua. Barkamena, gure aldetik, nahasmen horregatik, eta mila esker Maria Laura Apececheari gauzak argitzeagatik. Ematen genuen zerrendak --gorago agertzen denak-- ez dauka, dena den, aldaketarik eta bere horretan balio du]


LOTURA INTERESGARRIAK

La Platako Euzko Etxea-ren webgunea
www.centrovasco.com

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia