euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Suipachako Euskal Etxeak: Manuel Bernardo Echave lehendakari

2010/05/18

Suipachako Gure Txokoa Euskal Etxearen logoa (argazkia EuskalKultura.com)
Suipachako Gure Txokoa Euskal Etxearen logoa (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den apirilaren 30ean, ostirala, eta bere Araudiak ezarritakoari segituz, elkarteko Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko Suipacha herrian bertako Gure Txokoa erakundeak. Bilerako gaietako bat Zuzendaritza Batzordea berritzea zenez, zegokion hauteskundea egin ondoren karguak berritu ziren, lehendakari lanetarako konfidantza Manuel Bernardo Echaveri eman zitzaiolarik. Berarekin batera arituko dira Ruben Atilio Bascaran, lehendakariorde; Ethel Echave, idazkari; eta Alberto Verges, diruzain, besteak beste.

Suipacha, Argentina. Suipachako Gure Txokoa Euskal Etxeko kideek, Ohiko Biltzar Nagusian bildurik, honako Zuzendaritza Batzordea hautatu dute agintealdi berrian euskal etxea gobernatzeko:

-Lehendakari: Manuel Bernardo Echave
-Lehendakariorde: Rubén Atilio Bascarán
-Idazkari: Ethel Echave
-Diruzain: Alberto Vergés

-1. Batzordekide titularra: Rita Echave
-2. Batzordekide titularra: María Alicia Esain
-1. Batzordekide ordezkoa: Ismael Ilarraz
-2. Batzordekide ordezkoa: Mabel Larrondo

-1. Kontu ikuskatzaile titularra: Edelma Valencia
-2. Kontu ikuskatzaile titularra: Ricardo Goñi
-1. Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Miguel Angel Goyeneche



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia