euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Saliquellóko 'Eusko Deya' Euskal Etxeak: Diego Gabilondo, lehendakari

2010/07/23

Salliqueló, Buenos Airesko probintzia argentinarrean
Salliqueló, Buenos Airesko probintzia argentinarrean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko erdialdean, Mendebaldean, Salliqueló-ko 'Eusko Deya' Euskal Etxeko bazkideak elkarteko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuten joan den maiatzaren 23an, 2009. urteko balantzea eztabaidatu eta onartu ala baztertzeko, eta segidan elkartearen Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeko. Ondorioz, euskal etxea gobernatuko duen batzorde berrituak Diego Gabilando izango du agintealdi berri honetan lehendakari, berarekin batera lagun izango dituela, besteak beste: Jorge Irigoyen, lehendakariorde; Maria Laura Ibarra, idazkaria; Juan Jose Vidaurre, diruzaina; eta Nestor Sarasola, diruzainorde.

Salliqueló, Argentina. Salliquelóko 'Eusko Deya' Euskal Etxeak maiatzaren 23an, larunbatarekin, bildu zituen bere bazkide eta lagunak, aurreko urteko balantzea egin eta Zuzendaritza Batzordea berritzeko. Agintealdi berrirako honela geratu da buzuzagitza berria:

-Lehendakaria: Diego Gabilando
-Lehendakariordea: Jorge Irigoyen
-Idazkaria: Maria Laura Ibarra
-Diruzaina: Juan Jose Vidaurre
-Diruzainordea: Nestor Sarasola

-Batzordekideak: Juan Carlos Vidaurre, Alfredo Arestizabal
-Batzordekide ordezkoak: Gabriela Errecalde, Laura Bordarampè

-Kontu ikuskatzaileak: Juan Pablo Vidaurre, Ruben Errecalde, Marta Gorostidi
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Ana Maria Eyherabide, Adolfo Ochoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia