euskal diaspora eta kultura
2012/07/02
PUBLIZITATEA
Santa Rosa, Argentina. La Pampa probintziako hiriburuko Zelaiko Euskal Etxeak uztail honen 31ean, San Inazio egunez, beteko ditu 20 urteak, eta aurrera segitzen dute data hori bereziki ospatzeko lanek. Jakina da Euskal Herrian bertan herri, auzoko eta elkarte askok izan dutela tradizioz Azkoitiko Loiolan jaio zen euskal santu hau zaindari eta patroitzat, eta gauza bera gertatu izan da, areagotua seguruenik, Diasporako euskal elkarteen artean, Santa Rosa bertako euskal etxea sotzeko eguna, duela 20 urte, San Inazio eguna hautatu baitzen, eta ez kointzidentziaz.
Hogei urteak ospatzeko giro honetan, ekainaren 15ean, ostiralez, egin zuen Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak urteroko Batzar Nagusia eta beste zenbait gairen artean elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, datorren urtebeteko epean honakoek osatuko dutela euskal etxea gobernatuko duen buruzagi taldea:
-Lehendakari: Angel
Baraybar
-Lehendakariorde: Luis Urretavizcaya
-Idazkari: Sergio Daniel
Lino Yurrita
-Idazkariorde: Diego Ariel Asin
-Diruzain: Jose Antonio
Sarasola
-Diruzainorde: Delia Sansinanea
-Batzordekide titular:
Jose Julián Elorza, Guillermo Basterra, Dora Valsechi Sarratea, Haydee
Semper eta Saul Hugo Santesteban
-Batzordekide ordezko: Esther De La Mata,
Blanca Gaia, Teresa Uriza, Sergio Daniel Lino, Alberto Anzuinelli eta
Mariangeles Sarasola
Batzorde Kontu Ikuskatzailea
-Kide titular: Carlos Garcia Omaecheverria, Miguel Angel Baraybar eta
Eduardo Altuna
-Kide ordezko: Armando Inchaurraga eta Juan Tellechea
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus