Montevideo, Uruguai. Montevideoko Euskaro Euskal Etxea EuskalKultura.com-en erredkaziora zuzenda da eta joan den maiatzaren 22an erakunde euskaltzale horrek egin zuen Ohiko Biltzar Nagusiaren berri eman dio, bertan besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak izan zirelarik. Ondorioz, hona gelditu da Zuzendaritza Batzordea, 2010-2011 eperako:
-Lehendakaria: Juan Pedro Arin
-Lehendakariordea: Félix Latienda
-Idazkaria: Lucia Goñi
-Idazkariordea: Mauricio Ituarte
-Diruzaina: Carlos Larragueta
-Diruzainordea: María del Carmen Latienda
-Liburuzaina: Mario Iturburu
-Batzordekidea: Pedro Biscayzacu
-Batzordekidea: Martha Perdomo