Buenos Aires, Argentina. Joan den larunbatean, apirilaren 12an, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxea gertaleku, FEVAren Ohiko Batzar Nagusia burutu zen. Memoria eta 2024ko ekitaldiko balantzea onartu ondoren, erakundearen Zuzendaritza Batzordeko agintaritza karguen erdia bozkatu zen, izenetan, ordea, aldaketarik gabe. Batzarraren amaieran, Euskadiren ordezkari Sara Pagola bertaratu zen eta egungo eta etorkizuneko egitarauen errepasoa egin zituen. Ondoren, laster izango den Euskaraldiaren berri eman zuten eta euskal etxeetako euskara erreferenteen bilera egin zen.
Euskal Etxeetako ordezkariak goizeko 9:30ean bildu ziren. Bozkagai zeuden lehen lehendakariorde, bigarren lehendakariorde, lau bokal, hiru kontu ikuskatzaile, Ohorezko Epaimahaiko hiru kide titular eta hiru ordezko karguak. Aurkeztutako zerrenda bakarra aho batez onartu zen. Horren arabera guztiek berritu zuten agintaldia eta orain arte zeudenek euren karguetan jarraituko dute.
Euskara arduradunen bilera hasi aurretik, FEVAko Euskara Saileko idazkari Gabriela Mendiak datorren Euskaraldiaren berri eman zuen, eta maiatzaren 15etik 25era egingo den ekimenarekin bat egiteko gonbitea luzatu zien bertaratutakoei. Gogora dezagun Euskaraldia ariketa sozial bat dela, pertsonen hizkuntza-ohiturak aldatzea bilatu eta euskararen erabilera handitu nahi duena. Talde argazki bat egin ostean, eta horrekin Argentinako Diasporak kanpainaren aldeko sostengua espresuki adieraziz, euskararen bilera hasi zen.
FEVAren Batzarrean parte hartutakoez gain, bat egin zuten birtualki besteak beste Arrecifes, Azul, Comodoro Rivadavia, Confluencia eta Córdobako euskal etxeetako ordezkariek. Aztergai, Argentinako Euskaraz Programaren 2025erako garapenari eta plangintzari buruzko eguneraketak, euskara irakasleen prestakuntza, helduentzako ikastaroak, haurrekin lana eta euskararen presentzia Euskal Aste Nazionalean. Euskaraldian parte hartzeko materiala banatu zitzaien euskal etxeetako ordezkariei, eta baita musean eta dantzan ikasteko euskara- gaztelera liburuxka elebidunak ere.
FEVAko Zuzendaritza Batzorde berritua
- Lehendakari: Asier Iriberri Plazaola (kargu pertsonala – Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea)
- Lehendakariorde lehena: María Aránzazu Anitua (kargu pertsonala – Buenos Airesko Laurak Bat )
- Lehendakariorde bigarrena: Carlos Alberto Miguelena (kargu pertsonala – Pergaminoko Lagun Onak)
- Idazkari: Elba Lydia Mocoroa (kargu pertsonala – Córdobako Gerora Elkartea)
- Diruzain: Ignacio Ederra (kargu pertsonala – Bahía Blancako Unión Vasca)
- Batzordekide Titularra: Olavarriako Gure Etxe Maitea, María Susana Mendizabal
Ordezkoa: Pablo Bernardino Ormazabal
- Batzordekide Titularra: Tandilgo Gure Etxea, Marcos Castillón
Ordezkoa: Marcos Juárez
- Batzordekide Titularra: Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat, Esteban José Bilbao Menendez
Ordezkoa: Laureano Edgard Villa Zabaleta
- Batzordekide Titularra: Necocheako Euzko Etxea, Cristina Inés Zubillaga
Ordezkoa: Iñaki Bilbao
- Batzordekide Titularra: Maipúko Anaitasuna, Laura María Etcheverry
Ordezkoa: Alicia Beatriz Ithurrart
- Batzordekide Titularra: San Nicoláseko Euzkal Etxea, Ana María Erausquin
Ordezkoa: Sebastián Hustu
- Batzordekide Titularra: Chacabucoko Guillermo Larregui, Pablo Martín Pavesa
Ordezkoa: Juan Cruz Zubeldia
- Batzordekide Titularra: Rosarioko Zazpirak Bat, Guillermo Fernando Canut
Ordezkoa: Sebastián Larraza
- Kontu ikuskatzailea: Javier Ezequiel Salvarredi – Centro Vasco Denak Bat - Mendoza
- Kontu ikuskatzailea: Antonela Mujica Veroli – Euzko Alkartasuna - Macachin
- Kontu ikuskatzailea: Gabriela Susana Allaria – Baskos de la Confluencia – Neuquén
Ohorezko epaimahaikide titularrak:
- Hugo Andiazabal – Juningo Arbola Bat
- Xabier Olaizola – Buenos Airesko Laurak Bat
- Carlos Sosa – Bahía Blancako Unión Vasca
Ohorezko epaimahaikide ordezkoak:
- Felipe Ernesto Muguerza – Necocheako Euzko Etxea
- Juan Pedro de Erquiaga – Buenos Airesko Laurak Bat
- Miguel Julián Ezquerro – Buenos Airesko Laurak Bat