euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Buenos Aires hiriburuko 'Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkarteak

2009/09/07

Euskal Echea-ren logoa (argazkia EuskalKultura.com)
Euskal Echea-ren logoa (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Elkartearen araudiak dioenari jarraiki Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin dio Buenos Aires Hiri Autonomoko 'Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkarteak. Ondorioz, datorren bi urteko epean, elkarteak Juan Bernardo Etchegoin izango du lehendakari; berarekin batera arituko dira zuzendaritzakide Marta Urruspuru de Henning, lehendakariorde; Enrique Fagoaga, idazkaria; Enrique Aramburu, idazkariordea; Juan Alberto Soroet, diruzaina; eta Juan Andrés Baqueriza, diruzainordea.

Buenos Aires, Argentina. Jakina denez, Euskal Echea Argentina osoko euskal erakunde garrantzitsuenetakoa da, 1906an Lavallol-en --Buenos Aires probintzian-- sortua eta pixkat geroago Buenos Aires hiriburuan. Bi eskola dauzka bere baitan, eta milaka ikasle, horietarik gutxi euskal jatorrikoak, baina fundatzaile euskaldunek ipinitako koordenadetan hezkuntza hartzen dutenak, horren parte euskal kultura klaseak eta euskal giroko ekintza batzuk. Fundatzaileen artean, duela mende bat baino gehiago, garaiko erakunde euskaldunek hartu zuten parte, tartean Laurak Bat Euskal Etxeak, Buenos Airesko Nafar Etxeak eta Buenos Airesko Centro Vasco Francés edo Iparraldeko Euskal Etxeak.

Zuzendaritza Batzordea 2009-2011 eperako honakoek osatua izango du:

-Lehendakaria: Juan Bernardo ETCHEGOIN
-Lehendakariordea: Marta URRUSPURU DE HENNING
-Idazkaria: Enrique FAGOAGA
-Idazkariordea: Enrique ARAMBURU
-Diruzaina: Juan Alberto SOROET
-Diruzainordea: Julio Andres BAQUERIZA

-Batzordekide titularra: Rodolfo Francisco AZCUETA ROSES
-Batzordekide titularra: Mariana ETCHEGOIN DE ZARAZAGA
-Batzordekide titularra: Enrique Augusto HASPERUÉ
-Batzordekide titularra: Carlos Ernesto JAUREGUIBERRY
-Batzordekide titularra: Maria Elena LIZASO DE AZCUETA
-Batzordekide titularra: Celia Esther PAIRETTI DUFAU
-Batzordekide titularra: Simon Pedro SOROET
-Batzordekide titularra: Francisco Javier ZUBARÁN

-Batzordekide ordezkoa: Ernesto Juan BERISSO
-Batzordekide ordezkoa: María Luisa ESPAïN
-Batzordekide ordezkoa: Alberto Pedro BURS
-Batzordekide ordezkoa: Marta ARNEDO DE HASPERUÉ
-Batzordekide ordezkoa: Maria Victoria BURS
-Batzordekide ordezkoa: Crisanto AYANZ
-Batzordekide ordezkoa: Mercedes ETCHEGOIN
-Batzordekide ordezkoa: Maria del Carmen SOLIMANO

-Epaimahaikidea: Ricardo ARANCEDO
-Epaimahaikidea: Juan José GUARESTI (n)
-Epaimahaikidea: Miguel Sebastián IRIART
-Epaimahaikidea: Patricio JACA OTAÑO
-Epaimahaikidea: Abdón LIZASO BILBAO
-Epaimahaikidea: Raúl SALABERREN

-Ikuskatzaile titularra: Maria Teresa AZCUETA DE MASSA
-Ikuskatzaile titularra: Martin Simón OLAIZOLA
-Ikuskatzaile ordezkoa: Maria Elena AZCUETA DE GAHAN
-Ikuskatzaile ordezkoa: Maria Pilar VILDOSOLA LASUEN



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia