euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu berria, Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak San Fermin festa ospatu zuen uztailaren 7an

2022/07/11

Azulgo Gure Txokoko Zuzendaritza Batzorde berrituko kideak joan den uztailaren 7ko San Fermin afarian
Azulgo Gure Txokoko Zuzendaritza Batzorde berrituko kideak joan den uztailaren 7ko San Fermin afarian

PUBLIZITATEA

Azul, Argentina. San Fermin urtero gorriz datorren data da Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxearen egutegian eta, aurten, pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, gogoz ekin diote berau ospatzeari. Prestatutako programa, San Fermin egunean bertan gauzatu zuten, uztailaren 7an. Honela, 19:00etan, Euskal Etxeak bere ohiko Esker Emate Meza antolatu zuen Azulgo Katedralean; eta haren ondotik, 21:00etan, San Fermin Afaria egitarautu zuen herriko Mucca jatetxean, 9 de Julio eta Rauch kaleen bidegurutzean.

Biharamunean, uztailaren 8an, ostirala, euskal elkarteak herriko FM 87.9 irrati publikoan aireratzen duen 'La Voz de los Vascos' irratsaioak Sanferminei eskaini zion bere edukia, 14:00etan bertako ordua. Gogoan izan berez eduki hori uztailaren 1erako zegoela aurreikusita, baina saioa ezin izan zela gauzatu, irratia jokoz kanpo geratu baitzen argindar eten bat medio. Azulgo euskal irratsaioa zuzenean jarrai daiteke irratiaren webgunean www.azuldigital.gov.ar helbidean.

María Inés Etchevers berriro lehendakari

Joan den ekainaren 30ean, bestalde, Gure Txokoak Urteko Ohiko Batzarra egin zuen Ronco 675 kaleko bere egoitzan. Bildutakoek 2021/12/31n itxitako Ekonomia Ekitaldiari dagozkion Kontabilitate Egoerak onartu zituzten, eta 2022-2023 aldirako Zuzendaritza Batzordea eta Kontu Berrikusketa Batzordea hautatu ziren. Honela geratu dira:

- Lehendakaria: María Inés Etchevers Aizpiri
- Lehendakariordea: Evelia Mable Bianchi Etchegoyen
- Idazkaria: Horacio Daniel Aguilar
- Diruzaina: Silvia Susana Iceta
- Diruzainaorde: Elisa Del Curto Ibarbide
- Batzordekide titularrak: María Guillermina Azcué, Hilda Graciana Zubeldía eta Sonia Beatriz Latasa
- Ordezko batzordekideak: María Angelica Amescua, María Fernanda Erasun eta Alicia Nélida Barbería
- Kontu ikuskatzaile titularrak: Pierina Castiglione Bianchi eta Alfredo Antonio Dussio Aristu
- Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Matías Héctor Latasa.

[Goian, artikulu hau ilustratzen duen argazkiak Gure Txokoa-ren Zuzendaritza Batzorde berrituko kideak erakusten ditu San Fermin afarian, uztailaren 7an. Hor ikus daitezke eserita, Alicia Barbería eta Alfredo Dussio Aristu; zutik, ezkerretik eskuinera, Sonia Latasa, Elisa del Curto Ibarbide, Hilda Zubeldia, Evelina Bianchi Etchegoyen, Pierina Castiglioni Bianchi, María Inés Etchevers Aizpiri, Horacio Aguilar, María Guillermina Azcué eta Silvia Iceta]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia