euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendari Batzordea berritu du Gral Pringlesko 'Eusko Biltzar' EEak: Juanita Zubizarreta, lehendakari

2009/06/26

PUBLIZITATEA

Elkarteko araudiak dioenari jarraiki eta Ohiko Biltzar Nagusia egin ondoren, Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Buenos Aires probintzian General Pringles herriko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxeak, Juanita Zubizarreta hautatuz lehendakari berri. Harekin batera arituko dira Rodolfo Iriarte, lehendakariorde; Maria del Carmen Goicoechea, diruzain; Juan Jose Olasagastia, diruzainorde; Miriam Zabala, idazkari; eta Silvia Moreno, idazkariorde.

Coronel Pringles, Argentina. General Pringleseko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxeko bazkideak, apirilaren 30ean Ohiko Biltzar Nagusian bildurik erabakitakoaren arabera, honela geratu da osatua datorren agintealdian euskal etxea gobernatuko duen Zuzendaritza Batzordea:

-Lehendakaria: Juanita Zubizarreta
-Lehendakariordea: Rodolfo Uriarte
-Diruzaina: Maria del Carmen Goicoechea
-Diruzainordea: Juan Jose Olasagastia
-Idazkaria: Miriam Zabala
-Idazkariordea: Silvia Moreno

-Batzordekide titularrak: Abel de Uriarte, Maritza Iribertegui, Damian Althabe
-Batzordekide ordezkoak: Marta Urruti, María Luisa Armendáriz

-Kontu ikuskatzaile titularrak: Elba Mary Ibargoyen, Marcela Leoz
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Ana Maria Olasagastia, Teresa Vazquez



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia