euskal diaspora eta kultura
2013/02/20
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Euskal blogosfera munduan oso ezaguna da Maite Goñi irakasle ordiziarra; izan ere, berak sortua da, besteak beste, Gaurkohitza ekimena, egunero euskal hitz berria irakastea helburu duen bloga. Hil honen hasieran blog berria jarri du abian Goñik, esaerajatorrak.com delakoa. Bertan ia egunero euskal atsotitz edo esamolde berria argitaratzen du, bakoitza euskarazko azalpen labur batekin eta beste hizkuntzetan antzeko esanahia duten esamoldeekin.
Bloga oso atsegina da eta orain arte bildutako esamoldeak zinez ederrak eta erabilgarriak dira. Egun txakurra izatea zer den jakin nahi al duzu? Ardura ate atzean botatzea? Gupera egotea? Sar zaitez esaerajatorrak.com-en eta lagundu esamolde hauek sare sozialetan hedatzen.
Bidenabar, euskal esamoldeak biltzen dituen beste webgune interesgarri bat ere aipatu nahi dugu: Armiarma atariko Intza proiektua. Eta, azkenik, esaera zaharrak eta gaztelaniazko itzulpena aurkituko dituzue blog honetan: haixeder.blogspot.com.es.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus