euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zure familiaren historia ikertu nahi duzu? Familysearch.org webguneak pausoz pauso azaltzen dizu zer egin

2013/01/30

Familiaren historia biltzen hasteko zenbait pauso
Familiaren historia biltzen hasteko zenbait pauso

PUBLIZITATEA

Antzinako euskal genealogisten elkartearen bidez izan dugu FamilySearch.org webguneak eskaintzen duen gida honen berri. Familiaren historia ikertzen eta biltzen hasi nahi dutenek bertan topatuko dute ahalegin horretan lagunduko dien informazioa, era errazean eta pausoz pauso azalduta.

Donostia-San Sebastián. Familysearch.org webgunea mundu mailako erreferentzia da milaka genealogia zaleentzat, eta bertan hainbat artxibo, lotura eta baliabide oso erabilgarri eskaintzen dira. Elkartea irabazi asmorik gabekoa da eta artxibo hauen erabilera doakoa da, izan ere, webgunearen helburua mundu osoan familiak batzea eta senitartekoak harremanetan jartzea omen da.

Antzinako euskal genealogisten elkartearen bitartez izan dugu FamilySearch.org webgunean dagoen gida honen berri. Bertan pausoz pauso azaltzen dira familiaren historia biltzen eta ikertzen hasi nahi dutenek egin beharrekoak. Prozesu hau konplikatu xamarra izan daiteke batzuetan; horregatik, ondo dator adituen laguntza izatea! Arbasoen historian murgildu nahi baduzu, irakur itzazu aurretik aholku hauek

Genealogiari buruzko informazio gehiago, Antzinako elkartearen webgunean eta Facebook orrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia