euskal diaspora eta kultura
2010/10/07
PUBLIZITATEA
Uztaritze, Lapurdi. Denon artean euskal munduen irudi bat osatzea, horixe da www.guremunduak.com webgunearen helburua. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) jarri du abian ekimena eta joan den uztailean sareratu zenetik Euskal Herriko eta munduko beste hainbat baztarretako argazkiak jaso ditu jada. Arduradunen asmoa, baina, webgunean agertzen den munduko bola argazkiz betetzea da, beraz parte hartu bahi duenak badu oraindik nahi adina leku!
Edonork bidal ditzake argazkiak eta proiektuaren arduraduna den Jakes Larrek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, 'nehork ez du lotsatu behar bere argazkien kalitate handiago ala tipiagoagatik, garrantzitsuena guretzat, bakoitzak bere lekukotasuna bidaltzea baita'.
Argazkiak bidaltzea oso erraza da, horretarako 'Igo zure argazkiak' botoia sakatu, eta bertan Gure Munduak ekimenean izena eman baino ez da egin behar. Kidetzen direnek argazkiak igo ditzakete, besteen argazkien iruzkinak egin eta azken finean ekimenaren inguruan sortuko den sare sozialean parte hartu. Webgunea euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez eta katalanez dago eskuragai.
Hona hemen dagoeneko sarean diren argazkietako batzuk:
['Maldan behera' (argazkia Jakes Larre)]
['Suaren inguruan dantzan VII' ( argazkia Joseba Barrenetxea)]
['Mauleko gaztelu zaharra' (argazkia Jean Pierre Oger)]
['Elurtegia, Patagonia, Argentina' (argazkia Maite Deliart)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus