euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zure enpresan euskal bekario bat izan nahi duzu? Aurkez ezazu zure proiektua Global Training 2016 egitasmora

2016/03/11

Global Training proiektuaren webgunea ikusgai dago 2015eko beka eskaintza
Global Training proiektuaren webgunea ikusgai dago 2015eko beka eskaintza

PUBLIZITATEA

Global Training 2016 programak atzerriko enpresetan proiektuak garatzeko aukera emango die Euskal Herriko gazteei. Une hauetan, Garapen eta Donostiako Sustapena enpresek garatuko proiektuak jasotzen ari dira eta gero horien artean onenak hautatuko dituzte gazteei eskaintzeko. Gaztea proiektua egiten ari den bitartean egitasmoak ordainduko du haren soldata.Proiektu horiek apirila baino lehen aurkeztu behar dira. "Esperientziaren emaitza oso ona izan ohi da eta gazteen %80a gelditzen da gero enpresetan lanean", esan dio EuskalKultura.com-i Garapeneko Izaskun Kortazarrek.

Donostia-San Sebastián. Global Training beka progremak munduko enpresetan lana egiteko aukera ematen die euskal gazteei, horrela euren lan-ibilbidea hasi edo kurrikuluma aberastu dezaten. Egitasmoan mundu osoko enpresek parte har dezaketek, eta aurreko edizioetan honakoek parte hartu dute, gutxi batuzk aipatzearren: Ingalaterra, Irlanda, Kolonbia, Argentina, Austria eta Txile.

Enpresan unibertsitate-titulazioa edo goi-mailako lanbide heziketa dituen euskal gazte bat izatea bereziki interesgarria izan daiteke euskal Diasporako enpresa eta profesionalentzat, eta EuskalKultura.com-etik, Global Training 2016ra proiektuak aurkezteko gonbitea luzatzen diegu.

Proiektu hauek aurkezteko bi bide daude: Garapen, Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapena, Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomia Sustatzeko Saila. Aurkeztutako proiektuen artean interesgarrienak aukeratuko dituzte, eta ondoren, Global Training-en webgunean argitaratuko dituzte, interesa duten gazteek beka eska dezaten. Eskatzaileen artean hautagai onenak aukeratuko dituzte postu bakoitzera, azterketa eta hainbat prozesuen ostean.

Bekak gutxieneza zortzi hilabeteko iraupena izan behar du eta tarte horretan programak bere kargu hartuko du bekarioaren soldata. Ondoren, enpresak gutxienez beste hiru hilabetez eduki beharko du bekarioa lanean.

Adibide gisa, 2015eko proiektu proposamenak ikus daitezke hemen.

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia