euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arbasoen bila ari zara? Orain internet bidez erraz aurki ditzakezu, etxetik eta doan, Dokuklik bilatzaileari esker

2012/06/20

Dokuklik atarian sei milioi dokumentu kontsulta daitezke
Dokuklik atarian sei milioi dokumentu kontsulta daitezke

PUBLIZITATEA

Sarri heltzen dira EuskalKultura.com-era irakurleen mezuak arbasoei buruzko informazioa eskatuz. Tamalez, denbora eta baliabide ezagatik gure erredakzio taldeak ezin ditu horrelako eskariak erantzun, baina bai azpimarratu, orain, teknologia berriei esker, bilaketa genealogiko hori munduko edozein lekutik norberak egin dezakeela. Dokuklik bilatzaileak Euskal Autonomi Erkidegoko 500 artxiboko fondoak biltzen ditu eta sarean jartzen ditu eskuragarri. Orotara 6 milioi dokumentu dira, XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak. Bertan arbasoen berri bilatu nahi? Jarraian azaltzen dugu nola.

Donostia-San Sebastian. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du Dokuklik bilatzailea, eta horren bidez 500 bat artxibo publiko eta pribatuetako fondoak kontsulta ditzakete internet erabiltzaileek.

Guztira 6 milioi dokumentu eta 2.5 milioi irudi, XIII. mendetik XX. mendera.

Diasporatik arbasoen bila ari diren euskaldunen ondorengoentzat benetako harribitxia da Dokuklik, informazio hori etxetik eta doan eskuratzeko aukera ematen dielako.

Arbasoei buruzko informazioa bilatzeko era errazenetako bat Dokuklik atarian sartu eta zuzenean Agiri Sakramentalak atalera jotzea da. Atal honen bidez kontsulta daitezke Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Elizbarrutietako artxibo historikoak.

Artxibo hauetan lurralde hauetan bizi zirenen jaiotza, ezkontza eta heriotz agiriak gordetzen dira, 1900 urtea arte (data horretatik aurrera udal artxiboetan jasotzen baitira).

Bilaketa nola egin?

Bilaketa egiteko ahal bezainbeste datuekin bete behar da pantailan agertzen den formularioa. Adibidez, aitonaren/amonaren izen abizena, edo birraitonaren/birramonaren abizena eta jaio zen herria. Bilaketak datu horiekin gordetzen diren dokumentuen berri emango digu eta datu horietan aurkituko dugu hariari tiraka jarraitzeko informazio berria: aitonaren/amonaren gurasoen izen-abizenak, kasu; edo non bataiatu zuten... Horrela, apurka-apurka, familiaren zuhaitza osatzen hasi ahalko gara. 

Gogoratu beharra dago zenbait kasuetan abizenak idazteko era aldatu egin daitekeela belaunaldi batetik bestera, edo posible dela datu jakin batzuk galduak izatea... Bilaketa prozesuan trabatuta gelditzen direnentzat Dokuklik-ek kontsultak egiteko eta laguntza eskatzeko foro bat eskaintzen du (oraingoz ez dirudi oso aktiboa, baina). Beste aukera bat izan daiteke zuzenean Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalarekin harremanetan jartzea, e-maila bidaliz hona edo 00 34 943 762840 telefonora deituz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia