euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Zuloak" filma 2012ko hamabi onenen artean aukeratu du Argentinako Clarin egunkariak

2013/01/14

"Zuloak" filma izen bereko punk taldearen ibilbideari buruzko dokumentala da
"Zuloak" filma izen bereko punk taldearen ibilbideari buruzko dokumentala da

PUBLIZITATEA

Fermin Muguruza musikari euskaldunak zuzendu duen "Zuloak" luzemetraiak harrera bikaina izan du Argentinan, eta Clarin egunkariak amaitu berria den 2012. urteko hamabi filme onenen artean aukeratu du. Zerrendako lanen artean Martin Scorsese, Aki Kaurismaki eta Christopher Nolan bezalako zuzendari ezagunen azken lanak daude.

Buenos Aires, Argentina. Fermin Muguruza musikari eta zinemagile irundarrak  zuzendu duen "Zuloak" filma Mar del Platako zinemaldian izan zen ikusgai abenduan, eta ondoren Buenos Aireseko zine aretoetara heldu zen. Muguruza bera eta Zuloak musika taldeko kideak ere bertan izan ziren eta zenbait kontzertu eman zituzten herrialde honetan filmaren estreinaldia kari eta estakuru.

Dokumentalak harrera oso ona izan du, eta Clarin egunkari garrantzitsuak 2012. urteko 12 filme onenen artean aukeratu du. Zerrenda honetan agertzen dira baita ere, esaterako, Martin Scorsese-ren "Hugo", Aki Kaurismakiren "Le Havre" eta Christopher Nolan-en "The Dark Knight Rises", beste zenbait izenbururen artean.

-Clarin egunkariaren artikulua, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia