euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zozketak eta opariak Juan Gorriti margolari nafarrak haurrei zuzendutako ‘Atera zure koloreak’ ekimenean

2020/04/21

Juan Gorriti bere irudietako bat erakutsiz (argazkia Noticias de Navarra)
Juan Gorriti bere irudietako bat erakutsiz (argazkia Noticias de Navarra)

PUBLIZITATEA

Oderitz, Nafarroa. Nafarroako Oderitz herritik gonbite polita luzatu die Juan Gorriti artista plastikoak Euskal Herriko eta munduko neska-mutilei, “margotzea itxialditik ateratzeko”. ‘Atera zure koloreak’ du izena abian jarri duen ekimenak, “garai gris hauek –Koronabirusak eragindako isolamendua– kolorez betetzeko asmoarekin”. Parte hartzea oso erraza da: neska edo mutiko bakoitzak irudi bat egin behar du, gero marrazkiari argazki bat atera eta aterazurekoloreak@gmail.com helbidera bidali.

Euren irudiak bidaltzen dituzten haurren artean, astero bere lan bat zozketatuko du Gorritik; eta are gehiago, irudiaren argazkia bidaltzean, erantzun automatiko bat jasoko dute umeek, eta erantzunean link bat; bertatik jaitsi ahal izateko margolariak egindako beste irudi batzuk, koloreztatzeko.

Ekimena martxoaren 20an jarri zuen martxan Gorritik eta hilabete honetan bostehun bat irudi jaso ditu, toki askotatik, tartean, Argentinatik, Sevillatik eta Euskal Herriko herrialde guztietatik. Animatu eta bidali zuk ere zeure irudia!


['Atera zure koloreak' ekimenean parte hartzeko gonbidea]

Juan Gorritiri buruzko informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia