euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zozketako irabazleak: Chubut-eko María Morrás; Cordobako Gabriela Gaydoy; eta Eusko Sustraiak EEa

2012/09/05

'Euskera para dummies' liburuaren hiru ale berrik Argentinarako bidea hartuko dute: bik Patagonia aldera eta beste batek Cordoba hirira.
'Euskera para dummies' liburuaren hiru ale berrik Argentinarako bidea hartuko dute: bik Patagonia aldera eta beste batek Cordoba hirira.

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek zozketatzen zituen 'Euskera para dummies' liburuaren hiru aleek badituzte irabazleak. Aleak Argentinara doaz. Lehenengo irabazlea, María Morrás Arenas harpideduna da, Chubut probintzia patagoniarreko El Hoyo-koa; bigarrena, bere lagun Gabriela Gaydou, Cordoba hiriburuan bizi dena; eta hirugarren alea, Chubut-Patagoniako El Hoyo-ra doa, bertan baitu egoitza postala 'Eusko Sustraiak' Euskal-Argentinar Elkartearen Liburutegiak. Bejondeizuela irabazleei; eta gainerakoei, lasai, egun gutxi barru zabalduko baitugu zozketa berri bat.

Donostia-San Sebastian. 'Euskera para dummies'en hiru ale zozketatzen genituen eta  hautatutako emailak baldintzak betetzen zituela baieztatu ostean honako emaitzak atera dira:

-Harpidedun sariduna María Elena Morrás Arenas izan da, El Hoyo, Chubuteko probintziatik idazirik

-Maríak Cordoba hirian bizi den bere lagun Gabriela Gaydou harpidetu zuen, eta honi ere tokatuko zaio beraz liburuaren ale bat

-Eta hirugarren alea, azkenik, Patagonian, 42. Paraleloaren Eskualdean aurrera ateratzeko ahaleginetan ari diren 'Eusko Sustraiak' Euskal Etxearen Liburutegiari egokitu zaio. Rio Negroko El Bolson herrirako bidean ipiniko dugu datozen egunetan.

Zorionak hiruei.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi.

Eta esperaqntza ez galtzeko erregua, berehala ekingo baitiogu zozketa berri bati.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia