euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zozketa: 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoaren bi aleak Argentinara doaz, Ayacucho eta Viedmara

2010/12/31

'Zer gara gu, nor gara gu' jokoa
'Zer gara gu, nor gara gu' jokoa

PUBLIZITATEA

Azkenean iritsi da zozketaren eguna, eta 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoaren bi aleek norako bidea hartuko duten jakiteko tenorea. Gotzon Barrueta egile eta Elkar etxea argitaldari duen jokoa Argentina bidaiatuko da, hain zuzen ere Ayacucho herrira, Buenos Aires probintzia barnealdean; eta Viedmara, Rio Negro probintzian, Patagonian. Mila esker zozketan parte hartu duten ia ehun pertsonei eta baita zozketatu ditugun bi jokook eman dituzten Gotzon Barrueta eta Elkar argitaletxeari.

Donostia-San Sebastian. Zotz egin ondoren, hona Gotzon Barruetak smatu eta Elkar argitaletxe donostiarrak ekoitzi duen 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoaren bi aleak euren etxeetan posta arruntez hartuko dituzten bi pertsonen izenak.

-Rocio A Basterra del Vall Iturria, Viedma, Rio Negro, Argentina
-Fermina Mariezcurrena, Ayacucho, Buenos Aires prob., Argentina

Zorionak bi irabazleei. Parte hartzeko emailean ipini zuten helbidera bidaliko diegu jokoa. Mila esker eurei eta parte hartu duten guztiei euren lankidetzagatik.

-Jokoa internetez erosteko klikatu hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia