euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zortzi klasetako euskara tailerra hasi da San Miguel-en Askatasunaren Bidea elkartearen eskutik

2011/05/13

Apirilaren 16an izan da tailerreko lehenengo klasea
Apirilaren 16an izan da tailerreko lehenengo klasea

PUBLIZITATEA

Euskaldunen hizkuntza Argentinako San Miguel hirian ezagutaraztea da Askatasunaren Bidea elkartearen helburuetako bat eta helburu hori betetzera bideratuta dago jadanik. Pasa den apirilaren 16an, eta Marina Aranguren irakasle, burutu da euskal hizkuntzara hurbiltzeko lehenengo klasea. Ikastaroa zortzi elkarretaratzetan emango da, hiriko Udal Museo Historikoaren egoitzan. “Dakigunaren arabera, San Miguel sortu zenetik, Euskal Herriko hizkuntza irakasteko erronkari ekiten dion lehenengo erakundea da gurea”, adierazi du Horacio Marotto Askatasunaren Bidea elkarteko kideak.

San Miguel, Argentina. Hamalau ikaslek hartu zuten parte joan den apirilaren 16an Askatasunaren Bideak antolatutako euskara tailerrean eta bigarren topaketarako 20 batek eman dute dagoeneko izena. Urtean zehar zortzi klase gauzatuko dira -- hilean behin -- helburu zehatz bati jarraituz: San Miguelgo euskaldunen ondorengoek euren arbasoen hizkuntza ezagut dezaten.

Eskolak hiriko Museo Historikoan hasi dira, oso leku berezi eta preziatua euskal jatorrizko jendearentzat: “Museo Historikoa dagoen eraikuntzan General Sarmiento Geltokiko nasa zegoen duela hamarkada batzuk. Eta garai hartako esne-saltzaileek oraindik gogoratzen dute hona heldu ziren euskaldunek petankan eta pilotan jokatzen zutela eta ulertzen ez zen hizkuntza batean mintzatzen zirela”, azaldu dio Horacio Marotto Etxezaharrek EuskalKultura.com-i. “San Miguelen euskal jatorrizko jende ugari dago, eta hiria sortu zenetik euskara irakasteko erronka bere gain hartzen duen lehenengo erakundea gara”, jakinarazi digu Marottok.

Klaseak emateko ardura Marina Aranguren irakaslearena da. Aranguren, FEVAk eta HABE institutuak kudeatzen duten Argentinan Euskaraz proiektuan trebatu da eta HABEko 2. profila du. “Esker beroak eman nahi dizkiegu irakasleari eta baita Museoko agintariei ere euren instituzioko ateak ireki dizkigutelako”, adierazi du, bukatzeko, Askatasunaren Bidea-ko bultzatzaile nagusia den Horacio Marottok.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia