euskal diaspora eta kultura
2013/04/11
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Ukatzerik ez dago euskal zinemagintzak lan sorta oso interesgarria eman duela azken urteotan. Lucía L. Mendo eta Alba Sueiro Amstermaden kultur alorren lanean diharduten bi gazte dira eta horretaz jabeturik, euskal zinemak mugak gainditu eta nazioarteko aretoetara, bereziki Europara, salto egin beharko lukeela pentsatu dute. Horregatik, euskal zinemaren astea antolatzea erabaki dute: Epa! Film Week.
Apirilaren 30ean emango diote hasiera zikloari Amsterdameko zinema alternatiboko Cavia aretoan eta maiatzaren 6a bitarte, azken urteotako zortzi euskal film luze ikusi ahal izango dira:
Horrez gain, Kimuak film labur jaialdiko hautaketa bat ere ikusteko aukera izango da:
"Amsterdan hiri ezin hobea dela pentsatzen dugu halako proiektu bat aurrera eramateko eta beste kulturak erakusteko, oso hiri irekia eta tolerantea baita", esan du Alba Sueirok.
Zerotik euskal zinemaldi bat antolatzea ez da lan erraza izan. Hala ere, EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, zikloan emango dituzten filmen ekoiztetxeek emandako laguntza izugarria izan da. “Ez dira inongo trabarik jartzen ari, ez ekonomikorik ezta bestelakorik ere. Are gehiago, ahal duten guztia egiten ari dira proiektuak argia ikus dezan”.
Lan talde txikia izanik (sei baino ez, boluntarioak alde batera), eta hutsetik hasi den proiektua izanik, jaso duten laguntza guztia (boluntarioak, crowdfundinga...) oso garrantzitsua izan da, are gehiago kontuan izanda ez dutela inolako babesle edo sponsorrik, pribatu nahiz publiko. “Norbaitek babesa eman nahiko baligu, ateak zabalik ditu, orain arteko gastu guztiak geure poltsikotik eta diru bilketa txikietatik lortutakoarekin ordaintzen ari baikara”, adierazi du Albak. “Gure denbora librean ari gara proiektua garatzen, horretan sinesten dugulako; eta egia da esfortzua ikaragarria izaten ari dela, baina merezi du”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus