euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zoriondu Gabonak euskaraz! Hona hemen Gabonetako postalak eta Olentzerori gutunak idazteko aplikazio zerrenda

2016/12/13

Olentzero ikazkina kondairatik internetera igaro da, lasai asko; sarean badira makina bat aplikazio hari gutuna idazteko
Olentzero ikazkina kondairatik internetera igaro da, lasai asko; sarean badira makina bat aplikazio hari gutuna idazteko

PUBLIZITATEA

Aurki ditugu Gabonak ate joka, eta urtero legez, sasoi honetan bereziki gogoratzen ditugu gertu zein urruneko lagun eta senitartekoak. Heldu da Eguberriak zoriontzeko garaia eta lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei. Sarean aukeran dira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.

Donostia-San Sebastian. Aurten garaiz gabiltza eta aukera duenari betiko postal fisikoa postaz bidaltzeko proposamena egiten diogu, ilusio itzela egiten baitu horrelako bat postontzian aurkitzeak. Hala ere, teknologia berriak baliatu nahi dituztenentzat, postalak online di-da batean bidaltzeko baliabide zerrendatxoa moldatu dugu. Hona hemen urtero biltzen dugun zerrenda, han hemenka topatu ditugun baliabide berriak gehituta (besterik ezagutzen baduzue, abisatu info@euskalkultura.com-era idatziz eta gehituko ditugu):

-Ikasbil: HABEren euskara ikasleentzako guneak postal aukera zabala eskaintzen du: Maitasunezkoak, Zoriontzekoak eta Gabonetakoak ataletan sailkatuta. Postal asko animatuak dira, eta denak dira umoretsuak. Eta euskaraz!

-Kukuxumusu: munduan zehar ezaguna da enpresa nafarra bere irudi moderno eta koloretsuengatik. Webgunean Gabonetako postal sorta berezia eskaintzen du. Beti ere, originaltasun eta lotsagabekeria punttu battekin. Olentzero, Mari Christmas, Merri Toro eta beste pertsonaiak dira protagonista.

-www.manycomics.com webgunean; hemen Gabonetako opariak, 12 mahatsak,  Zorionak, Ezinezko misioa... dira postaletako batzuk.

-Postalak.com: euskarazko postal birtualen webgune honetan denetariko postalak aurki daitezke, eta horietako batzuk, noski, Eguberritakoak dira.

-Pirritx eta Porrotx: Etxeko txikiak zoratuko dituen postala egiteko aukera ematen du Pirritx eta Porrotx pailazoen webguneak. "Zu ere pailazo" atalean argazki bat igo eta bertan agertzen dena pailazoen bibote, motots eta betaurrekoekin molda daiteke. Postalean testua gehitu ondoren, inprimatu edo internet bidez bidal daiteke.

-BiscayTIK: Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen BiscayTIK Fundazioak Gabonetako postal sorta polita eta originala eskaintzen du. Horretarako baldintza bakarra fundazioaren webgunean erregistratzea da.  

-Zernola.net: gai desberdinei buruzko postalak; gehienek ez dute loturarik Gabonekin, baina badira erabilgarriak izan daitezkeen zenbait. Kategoriak Zorionak, Urtaroak, Koloreak, Animaliak eta bidaiei buruzko Goazen! atala dira.

Olentzeroren aplikazioak

Gabonetan gertukoei zorionak bidaltzeko era asko aldatu da teknologia berriei esker eta sareak ehundaka aukera eskaintzen ditu Eguberriei begira. Euskaldunak ez dira atzean gelditu arlo honetan, eta urtero urtero Gabonak euskeraz edo gutxienez, euskal estiloan, zoriontzeko aplikazio, postal eta makina bat proposamen sortzen joan dira.

Hona hemen Euskal Apps izeneko webgunean aurkitu ditugun batzuk:

-Nor da Olentzero? Olentzerori buruzko ipuin interaktiboa. Ahotsa grabatzeko aukera ematen du. Android.

-Olentzero: Olentzeroren zain daude etxean gazte zein helduak... Android.

-ZoriON: Zorion-postalak sortzeko asmoz eginda dago. Hainbat pertsonaia daude eskura: Olentzero eta Mari Domingi, Argitxo, Ttantto, Txirritx eta Xango, trikitilariak, neska-mutilak…Norberaren argazkiak ere erabil daitezke. Plataforma: Android. 

-Gabon Kantak: Euskal Herriko Gabon-kanta bilduma da. Kanta guztietako letrak eskura izateko, modurik onena eskaintzen du, klik bakar batean. Gainera, Gabon-kanta gehienak entzuteko aukera ere eskaintzen du. Plataforma: Android. 

-Olentzeroren gutuna: imajinatzen zure umeen aurpegia Olentzeroren erantzuna jasotzean. App honek karta hori idazteko eta pertsonalizatzeko aukera ematen du. Plataforma: Android. 

-Olentzero: Olentzerori gutuna idaztea du helburu. Plataforma: iOS.

-Olentzerori gutuna: Olentzerori gutuna idaztea du helburu. Umeen opariak aukeratu eta abestu bere kanta mugikorraren bidez. Plataforma: Android. 

Euskarazko Produktuen Katalogoa

Eta amaitzeko, beste proposamen bat: 

Aurtengo Gabonetan, oparitu euskarazko produktuak. Aukera zabala da, bota bistadizo bat Euskarazko Produktuen Katalogoan!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia