euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zorionak Leire eta Lara Irina jaioberri argentinarrei; eta Begoñari, joan den asteartean Mexikon munduratutakoari

2010/04/15

PUBLIZITATEA

Askoz gehiago izango ziren, baina azken orduotan, Diasporan jaiotako hiru haur hauen berri heldu zaigu: Leire txikia, Graciana Goicoechandia eta Alejandroren lehenengo alaba, Las Flores-en jaio zen, Buenos Aires probintzian, 3.820 gramoko pisua zuela; bere aldetik, Lara Irina, Federico Borrás eta Maria Fernandaren bigarren alaba Paranán jaio zen, Entre Ríos probintzian, 3.275 gramo pisatzen zituela; eta joan den asteartean bertan, Mexiko Hiriburuan, Begoña ttipia munduratzen zen, Goyo Blasco Jr. eta May-ren alaba, 3.640 gramorekin. Hiru neskatoei, euren ama eta aitei, eta oro har familia eta lagunei, zorionik beroenak.

Buenos Aires/Mexiko Hiria. Diasporako lagunen seme-alaben jaiotzen arteko ibilbide honek Argentinan dauka lehenengo geldiunea, Buenos Aires probintziako Las Flores herrian, bertako 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxeko lehendakari den Graciana Goicoechandiak eta Alejandrok 3.820 gramo pisatu dituen Leire txikia, euren lehenengo alaba, izan baitute martxoaren 16an. Lehendik ere hamaika gauzatan sartua zen Gracianak badu orain zeregin berria, zalantzarik gabe orain arteko bizitza arras aldaraziko diona.

2010 lara irina borras jaioberria

[Lara Irina Borras jaio da 2010eko martxoaren 29an Entre Rios probintzia argentinarreko Paraná hiriburuan, Federico Borras Alcain eta Maria Fernandaren bigarren alaba]

Argentinan baita ere, baina iparralderago joz, Entre Ríos probintziako Paraná hiriburuan, lehenengo argia ikusi du martxoaren 29an Lara Irina ttipiak, (Urrundik Euskal Etxeko lehendakari den) Federico Borras Alcain eta Maria Fernandaren bigarren alabak. Pare bat aste dira Federicok bertan zuzentzen duen Presencia Vasca irratsaioak 20 bete izana ari zirela ospatzen, eta orain bestelako bozkario honen txanda etorri da. 3.275 gramoko pisua eman du.

Eta azkenik --argazkirik oraindik iritsi ez zaigula-- joan den asteartean, apirilaren 13an, gaueko 9:30etan bertako orduan, Begoña munduratu zen ;exiko Hirian, euskal komunitateko kide ezaguna den Goyo Blasco Jr. eta May-ren alaba. Jaiotakoan 3.640 gramo pisatu zituen eta 51 zentimetro neurtu. Ama eta alabatxoa ondo daude; aita lerdea dariola... aiton-amonak loriatzen... Osaba-izebak irria ezpainetatik kendu gabe... VascosMexico foroak jaiotzak sortu duen poztasuna islatu du.

Zorioanak Leire, Lara Irina eta Begoñari, eta euren guraso eta familiako eta lagunei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia