Elko, AEB. Aste hau bertako sheriff berriaren zin-egite eta kargu jabetzearekin hasi dute Elko hiriburu duen Nevada iparraldeko izen bereko konderri estatubatuarrean. Bizkaiko Ermuan jaio eta gurasoekin haurra zela amerikaratutako Aitor Narvaizak 23 urteko ibilbide luzea darama Elkoko sheriffaren bulegoan uniformedun, eta azaroko 6ko hauteskundeetan herritarrek sheriff hautatu zutelarik, bulego horretako nagusi izateko bidea bururatu du joan den asteleheko zin-egitearekin.
Lerro hauetatik, aurretik ere emandako zorionak berresten dizkiogu Elkoko euskal komunitateko kide eta, aisialdi eta denbora librean harrijasotzaile den Aitorri!