Donostia-San Sebastian. Aurreko asteetan eta abendu osoan Olentzero eta Mari Domingiren bisiten berri gure Diaspora osoan barrena islatzen ibili eta gero, hemen da, iritsi da eta gaur azkenik Gabon gaua da eta bihar Eguberria. Lerro hauetatik, agiantza onenak bidali nahi dizkizugu, irakurle; maite dituzunekin bildu eta une gogoangarriak pasatzeko gurari zintzoa, alaitasuna, bozkarioa, senidetasuna, bake-giroa, justizia, giza-eskubideak eta humanitatea lagun izan ditzazun, egun hauetan, baina urte osoan. Hori opa diegu, nanahi daudela, euskal diasporako eta euskal diasporaren lagun guztiei.
Zorionak!