Apurka apurka, emeki emeki, pixkanaka pixkana iritsi gara 2015aren bukaera aldera. Hemen da berriz ere Gabona eta Urte Berria ere bertan dugu. 15 urte beteko ditu 2016an interneten EuskalKultura proiektuak. Erraz esaten da eta badirudi atzo izan zela, baina hor dira 15 urte horiek. Izango dugu horri buruz hitz egiteko tarterik, eta nolabait ere ospatu beharko dugu, irakurle eta lagunekin, bistan da, bozkarioa partekatuz eta elkar lagunduz. Gaurkoan, ordea, mezu xinplea baino ez dakarzugu: Zorionak, eta gure agiantza onenak, irakurle!