Donostia-San Sebastian. Eguberri sasoira iritsi gara beste urte batez, hilabetetan zehar hurbil zein urrun egon diren familia eta lagunekin bildu eta elkarretaratzeko baliatu ohi den sasoia; maite edo estimuan ditugunei geure atxikimendu eta gertukotasuna agertzeko egokia izan daitekeena; urte amaiera ere bertan, elkarri agiantza eta desira onak oparitu, eta gogo eta asmo berriak ezarri, plazaratu eta gauzatzen hasteko egokiera eman diezagukeen tenorea.
EuskalKultura.com-etik, hor egoten jarraitzeagatik eskerrak eman, eta geure agiantza onenak bidali nahi dizkizugu.
Har itzazu gure agiantza eta gurari oparoenak, zuretzat, zure familia eta inguruarentzat, zeure euskal etxe eta komunitatearentzat.
Urte berriak eman diezazkigula lan konpartitua eta eskuzabaltasuna gauzateko aukerak; elkarrekin izerditu eta asmo eta proiektu besterenkoiak gauzateko parada, geure onena eman eta hurkoari, euskalduna ala ez, helarazteko ahala, indarra, emeia eta gizatasuna; geure euskal etxeak eraginkor bihurtuz geure inguruaren aurrerabidean.
Zorionak eta Urte Berri On, irakurle eta lagun hori!