euskal diaspora eta kultura
2011/12/23
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Egunotan iritsi zaizkigun zorion-agurren zerrenda Argentinako San Juango Eusko Etxea-tik postal bat igorri digun Carina G. Oyola Alvarezekin hasiko dugu. Zorionak eta Urte Berri On desiatzen dizkigu baita ere, Bilbotik, Txileko ohorezko kontsula den Iratxe de Madariagak. Argentinako Trenque Lauquen herriko 'Eusko Sustraiak' Euskal Etxetik ere "Eguberri on eta Urte Berri zoriontsua" opa digute. Nafarroako Lizarratik, Estella.com.es ataria kudeatzen dutenen guraria da Eguberri on eta 2012 oparoa izan dezagun. Argentinako San Luis probintziako Villa Mercedes herritik, Luis Echevarriak eta 'Echevarria Maria & Asoc'-ek Zorionak eta Urte Berri On opa digute euskaraz eta gaztelaniaz osatu duten eguberri-mezuan.
Lizarratik baita ere, Nuria Diaz Sampolek 'Gure guraririk onenekin' esaten digu eta Euskal Herriko nonbaitetik "Jarrai dezagun etorkizuna batzen" da Lokarritik helarazi diguten mezua. Buenos Airestik, FEVAko Ricardo Basterra eta Marta Abarrategui, elebitara bidali dituzte baita ere euren agiantzak. Buenos Aires probintziako Olavarriatik, 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxeko lagunak zuzendu zaizkigu asmo onak bidaltzen, Antonio Asteasuain medio. Eta ondoko Ayacuchotik, 'Euskal Odola' euskal etxeko lehendakari den Fermina Mariezcurrena, Olentzeroren power-point batekin. Eta Andeen mendilerro magaleko Mendozatik, Guillermo Salvarredik bidali ditu 'Zorionak'.
Madrildik, Luis Manuel Pe-Mentxaka zuzendu zaigu, agiantza onez. Buenos Aires edo Necocheatik, Susana Iturrioz. Eta aldameneko Mar del Platatik, José Domingo Ormaetxea. Buenos Aires hiriburutik, berriz, Laurak Baten eraikin berean egoitza duen Euskal Tours konpainiakoak. Paisaia elurtu bat baserritarrez eta gurdi batekin, Belengo izarra goian, da Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxetik helarazi diguten zorion-postala. Pasaiatik, ostera, Antonio Ballestesterosena da mezua. Eta Patagoniako muturreko Rio Gallegos-ko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeko lagunek haragizko Olentero baten argazkia oparitu digute, ikazkina Toti Arizmendi irribarretsu bat dela.
Gasteiztik, mezua, "2012 zure urtea izango da, gure urtea, denon urtea… Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea" izan da, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik Lourdes Auzmendik bidalia. Hiri beretik ere zuzendu zaigu erakunde bereko Silvia Colmenero, eta Jaurlaritza beretik baina Buenos Airesko Euskadiren Ordezkaritzatik, Mariana Satostegui. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museotik, karlisten korru baten marrazki polit koloretsu bat baliatu dute Urte Berri On desioa adierazteko. Eta postala izan da Bilbotik, Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboaren lan taldeak Gabon Zoriontsuak esateko baliatu duena. Bizkaiko hiriburutik baita ere, bideo erantsia eta guzti bidali dizkigute zorionak Azkue Fundaziokoek.
Paraguaiko Asuncion hiriburutik, Jasone Euskal Etxetik Galo Eguez eta zuzendaritza taldearenak dira agiantzak eta eguberri power pointa. Argentinako Castelliko Euskal Etxetik, Amalia Oyarbidek diosku "Zorionak eta Urte Berri On". Uruguaiko Montevideotik, irudi Olentzeroduna datorren urte honetan ehun urte beteko dituen Euskal Erria Euskal Etxetik datorkigu. Chascomusko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxetik, desio onak gaur ostirala Olentzerok bertako euskal egoitzara egingo duen bisitara gonbidatzearekin bat datoz.
Donostiatik, Erein argitaletxekoek bidali digute agiantza-mezua. Eta Pontevedratik, Kalandraka argitaletxekoek. Gasteiztik, Buesa Fundaziokoek. Eta Mar Chiquitatik, "Izatez Harro" Euskal Etxeko Fernando Mandagaran eta Jose Ginestars ivars-ek. Eta Txileko Maculdik, alkatearen bideoa eta guzti, bertako Udalak. Lapridatik, Arturo Campion Ikastegikoak. Eta bertatik, Realaren Lagun-Talde edo Peña Argentinarrak, Cesar Arrondok eta Izaskun Zubimendik sinatuta.
...datorren astean segituko dugu
Familia bat gara, zuek familia bat egiten gaituzue... Maite zaiuztet, maite, maite zaiuztet, pila, pila, pila patata tortilla, maite zaiuztet, maite, maite zaiuztet ilargiraino eta buelta maite zaiuztet... Zorionak eta urte berri on !!!
Pirritx eta Porrotx, 2011/12/25 11:26
Euskal diasporarekin zorretan dagoela sentitzen duen euskaldun bat naiz, eskerrik asko Euskalkulturakoei lehio hau zabalik edukitzeagatik eta eskerrik asko haundi haundi bat diasporako euskaldunei zareten eskuzabalak zaretelako eta zareten bezelakoak zaretelako, famili egun hauetan asko gogoratzen naiz zuekin, segi hola urte askotan eta mila musu
Zorretan dagoen euskalduna, 2011/12/23 19:41
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus