euskal diaspora eta kultura
2009/06/12
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Zirrarak jo du azken orduotan Venezuelako euskal gizataldea jakin denean Andoni Goitia Baiola, Eusko Etxeko bazkide eta arras ezaguna den familia euskal-venezuelar bateko kidea eraila izan dela jakiterakoan. Erabat argitzeko dauden informazioek diotenez, gertaera Caracaseko El Marques eremu erresidentzialean gertatu da, Andoni Goitiaren auzoko bati ebastera zihoazela ezezagun batek edo bat baino gehiagok balaz larri zauritu dutenean. Gertuko osasun zentru batera eraman badute ere, medikuek ezin izan dute ezer egin, heriotza baieztatu baizik.
Andoni Goitiak 57 urte zeuzkan eta emaztea, Kattalin Leizaola, eta bi seme-alaba uzten ditu: Ander, 23 urtekoa, eta Araia, 19koa. Bost anai-arreben artean laugarrena zen eta bere ama aurten bertan, urte hasieran hil zen Caracasen. Anaia Julenek, zinez hunkituta eta gertatutakoa oraindik sinetsi ezinean, arduratu da berria lagunei adierazteaz, Euskal Herrian ere, berriak Euskal Herrian bizi den kolonia euskal-venezuelarra ere zeharo hunkitu baitu.
Duela sei hilabete pasexe, azaro hondarrean, antzeko egoera bat jasan zuen Caracaseko euskal komunitateak, orduan Iñaki Amenabar, 49 urtekoa, eta pertsona bera ere ezaguna eta familia oso ezagun batekoa hiriburuan eta partikularzki euskal komunitatean, erail baitzuten gerora nonbait atxilotuak izan diren gaizkile batzuek, ibilgailua ebasteko. Gauzak nola, Iñaki Amenabarren lehengusu politikoa zen Andoni Goitia. Lerro hauetatik, geure doluminik zintzoenak familiari eta lagunei, Venezuelan zein Euskal Herrian.
Eguneraketa 2009-06-13:
-informazioa Venezuelako prentsan
-honi buruzko artikulua Iñaki Anasagastiren blogean
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus