euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zingirako Euskaldunak, Euskal Jaiko anfitrioi eta EHaren ordezkari Chascomusko Gizataldeen Festan

2013/10/25

Chascomuseko Immigrantearen Eguna ospatzeko burutu zen Gizataldeen Topaketa (argazkiaEE)
Chascomuseko Immigrantearen Eguna ospatzeko burutu zen Gizataldeen Topaketa (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Herrian oihartzun handia duten bi ekintza burutu dira hil honetan Chascomus-en. Batetik, Euskal Jaiaren XXIII. edizioa egin du euskal etxeak. Bestalde, Immigrantearen Eguna ospatu da Chascomusen, aurretik hasitako egitarau zabalago baten barnean. Zingirako Euskaldunak-eko arduradunek azpimarratu dute, bestalde, bertako Lorenzo Vazquez eta Estanislao Alfonsin kideek emaitza bikainak ekarri dituztela Uruguain bukatu berria den 22 urtez azpiko kategoriako Euskal Pilota Mundu-Txapelketan.

Chascomús, Argentina. Duela bi hamarkada baino gehiago hasitako ohiturari jarraituz, Chascomusko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak Euskal Jaia antolatu zuen joan den urriaren 5ean. Festaren XXIII. edizioa iluntzean hasi zen Nuestra Señora de la Merced katedralean, esker emate eta kide hildakoen omenezko antolatutako meza batekin. Elizkizuna bukatzean, Claudio Munilla erretoreak Euskal Nazioari buruzko mezu bat helarazi zien bertaratutakoei.

Chascomuseko Euskal Jaia 2013 01

[Lagun anitz bildu ziren aurten ere Club Bochistico Independiente elkartera, euskal jaiaz disfrutatzera (argazkiaEE)]

Segidan, gaueko 9etatik aurrera, euskal etxeko kide eta lagunak Club Bochistico Independiente elkartean bildu ziren erromerian parte hartzeko. Euskal etxeko ‘Eusko Hazia’ taldearen adin guztietako dantzariak pasatu ziren tauletatik. Baita bertara propio etorritako Maipuko Anaitasuna elkarteko gazteak ere. Baina dantzariak ez ziren izan ospakizunean nabarmendu ziren bakarrak. Izan ere, euskal menua euskal etxeko talde gastronomiak prestatu zuen Euskal Jaiaren egunean. Festaren programaren barruan, bestalde, etxeko pilotariek aipamen berezi bat jaso zuten.

Immigrantearen Eguneko Ekintzak

Etorkinen eguneko ospakizunaren ekintza nagusia urriaren 13an gauzatu zen Chascomusen. Igande horretan, herrian bizikide diren hainbeste gizataldetako ordezkariek stand gastronomikoak muntatu eta musika eta dantza ikuskizunak eskaini zituzten. Jaialdia bukatu aurretik Immigranteen Erregina hautatu zen 2013-2014ko eperako. Aurtengo sariduna, gizatalde laostarreko ordezkaria izan da.

Chascomuseko Gizataldeen Jaia 2013 02

[Gizataldeen Topaketan stand gastronomiko bat muntatu dute euskal etxeko lagunek (argazkiaEE)]

Etorkinak omentzeko asmoarekin burututako ekintzak urriaren 6an hasi ziren Chascosmusen. Egitaraua Erregina izateko hautagaien desfilearekin hasi zen. Euskaldunen ordezkari, Lucia Murias aurkeztu zen. Urriaren 11ean tailer bat antolatu zen Zingirako Euskaldunak-en egoitzan. Bertan, immigranteen ondorengo batzuek euren guraso, aitona-amona eta oro har, euren arbasoen historiak kontatu zituzten. Kontzertu bat ere egin zen, Corazon de Maria elizan, hiriko Gazteen Eskolako Orkestrak kolektibitate bakoitzeko abesti bana joz.

Kirolari dagokionez, Chascomuseko euskal etxeak jakinarazten du Lorenzo Vazquez eta  Estanislao Alfonsin gazteek ondo baino hobeto ordezkatu dutela erakundea Uruguaiko Mercedesen urriaren 13tik 19ra jokatutako Munduko Euskal Pilota Txapelketan. Chascomuseko Pilotariak 2013 03

[Lorenzo Vazquez eta Estanislao Alfonsin pilotariak Sebastián Errecart pilota entrenatzailearekin batera (argazkiaEE)]

“Bi modalitatetan jokatu zuten gure pilotariek, banaka eta binaka, eta laugarren postuan geratu ziren: Lorenzo Vazquez, esku pilotan, banaka, eta Estanislao Alfonsin, esku pilotan binaka”, azaldu dute chascomustarrek.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia