euskal diaspora eta kultura
2012/05/01
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Plazaratu duen oharrean, 'Zingirako Euskaldunak'eko Zuzendaritza Batzordeak azpimarratu eta aldarrikatu nahi du 1952ko apirilean Chascomuseko Euskal-Argentinar Etxea sortu zutenen lana eta ahalegina, mementu honetan, "Chascomuseko Pilota Klubean gauzatu zen sortze-ekitaldi jakin hartatik 60 urte bete diren honetan, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea eta Accion Vasca laguntzaile izan zirela eta baita erakunde anfitrioia [Chascomuseko Pilota Kluba] ere, azken hau euskaldunek ere sortua,1925ean".
"Zalantzarik gabe, hori izan zen egungo 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen aurrekari historiko garrantzitsuena, zeinak Euskaldun Herriaren Kultura, festen eta Dantzari Taldearen bidez zabaltzearekin batera, askatasunaren aldeko sinesmen gotorrak sostengatu zituen. Izan ere erbestean zeuden bi lehenengo lehendakariak gure hirian errezibitu zituen, Jose Antonio Agirre, 1955ean, eta Jesus Mari Leizaola, 1960an", azaltzen du hurrenez hirren euskal etxeko lehendakari eta idazkari diren Pedro Mauregui Larrandak eta Martin Larraldek izenpetzen duten oharrak.
1952ko Euzko Deya-ren kronika
Hona orduan Buenos Airesen (1939-1975) argitaratzen zen Euzko Deya kazetak lehenengo euskal etxe chascomustar haren hastapen egunaz argitaratu zuen artikulutik ateratako datuez eginiko testua.
1952ko apirilaren 20ean gauzatu zen Chascomuseko Euskal Etxearen iragarritako inaugurazioa. Elkartea euskaldun talde batek eta Laurak Bat-eko Zuzendaritza Batzordeko hautetsiek sortu zuten, Ricardo Ibañez Aldekoa ingeniaria buru, modu eraginkorrean lankide izan zituela Sabino Rineda, Antonio de Arza, Jesus Aguirre eta Jose Maria Barkin zuzendariak, eta babesle ere aritu zela [Chascomuseko] Pilota Kluba, bere lokalak utzirik eta ekimenari ahal izan zuen laguntza irmoena emanik.
Inaugurazio ofizialeko festak distiraz gauzatu ziren, lankide izanik Laurak Baten egungo Zuzendaritza, Pedro Amorrotu buru, eta Argentinako Eusko Ekintza [Accion Vasca], bere kide artistikoak bikain jardunez.
Harrera-ekitaldia atsegin gauzatu zen, guztiak Chascomuseraino bat eginik segituz, bertan, iritsi berritan, meza kantatua eman zuelarik Lagun Onak abesbatzak. Meza ostean, San Martin Plazan eta buruzagi abertzale honen monumentuaren oinarrian euskal dantzak dantzatu ziren, Eusko Ekintzako dantza taldearen eskutik, jende andana politaren aurrean.
Bildutakoak egoitzarara heldu ziren , Pilota Klubean, jendez bete arte eta herria bestako partaide bilakatuz.
Eguerdian erreki gustagarri bat zerbitzatu zen aire zabalean, hirurehun bazkaltiarretik gora bildurik, poztasun jatorra eta kantu ugariak lagun.
Otordua bukatuta, bilera egin zen Pilota Klubaren Arma-Aretoan. Ibañez de Aldecoa ingienariak hitza hartu eta euskal etxe berria sortu izanaren nondik-norakoen berri ematea hartu zuen hizpide. Martin Larralde aho batez aldarrikatu zuten lehendakari eta honek hitzaldi sentitu eder bat egin zuen.
Jarraian hogeita hamar kide –gizon-emakumeak– hautatu ziren Zuzendaritza osatzeko eta esku-zarta handien artean behin-behineko Zuzendaritza onartu zen, arrakastarik handienaz burututako lan eraginkorragatik, elkarteak zazpiehun bazkide baititu dagoeneko.
Aurrerago, gehitu zuen ekitaldi honekin Chascomuseko euskaldunek ardura moral eta espiritual handia hartua zutela eta honi ahore egiteko tinko behar ziotela eutsi anaitasun espirituari eta askatasunarekiko debozio sakonari.
Festa-ospakizunek jai eder batekin egin zuten aurrera, bertan aritu zirelarik Lagun Onak abesbatza eta Eusko Ekintzako dantzariak. Gamboa jaunak aurkeztu zituen musika- eta koru-emanaldi guztiak eta bertaratutako jendetzak entusiasmoz beterik eta txalo beroz lagundu zituen.
Publiko orokorrak eta, zalantzarik gabe, euskaldunek eta euren ondorengoek entusiasmoz agurutu zuten euskaldun bandera plazan eta Pilota Klubean egindako bi koreografia-emanalditan erakutsia izan zenean. Behar dugu adierazi, baita ere, Chascomuseko alkateak ekitaldietan parte hartu zuela eta Pilota Klubeko presidenteak, Alfonsin jaunak, etengabe egin zuela lan, eraginkortasun eta dedikazio txalogarriz, eta berari zor zaiola hein handi batean arrakasta, bai eta bera buru duen erakundeari.
Hona lehendabiziko Zuzendaritza Batzordea osatu zutenen izenak:
-Lehendakaria: Martin Larralde
-Batzordekide titularrak:
Alcides Elizalde
Jose Otondo,
Lorenzo Garacoche
Fermin Ugarte
Jose Domingo Ugarte
Ernesto Alfonsin
Bernardo Oria
Martin Etchegoyen
Onar de Otazua
Victorino Aparicio
Pedro Arrupe
Fermin Mundutegui
Jose Gamio
Juan Sernin
Nicolás Moja
Dora Galarregui de Rodriguez
Mary Larralde
Maria E de Otazua
Juan Urrutia
-Batzordekide ordezkoak:
Nestor Armendariz
E. Echeverria
E. Aramboure
Marchu Salaverry
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus