euskal diaspora eta kultura
2009/03/26
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Chascomuseko dantzariek Cañuelaseko Euskal Etxeak antolatzen duen III. Dantzari Topaketan parte hartuko dute asteburu honetan. Cañuelasera joango den taldeko parte dira: Iara Ulacia, Lucía Olaechea, Maitena Etchepare, Ana Etchepare, Mariana Martínez, Maritxu Ehul, Male Ehul, Catalina Arrarás, Cocó Larralde, Paula Berasain, Lucía Murias, Daniel Etchepare, Federico Redín, Emiliano Armendáriz, Juan Ignacio Surigaray, Juan Ignacio Cazaux, Lucas Etchegoyen, Gonzalo Casalins eta Enrique Martínez D´Auro.
Bestalde, elkarte chascomustarrak joan den martxoaren 21ean 2009-2011 eperako Zuzendaritza Batzordea aukeratu zuen. Aurreko taldeko kide askok karguan jarraituko dute. Honela geratu da osatua Batzordea hauteskundeen ostean:
-Presidente: María Laura Eguren
-Presidenteorde: Teresa María Ayerza
-Idazkari: Pedro Mauregui Larranda
-Idazkariorde: Ana María Sallenave
-Diruzain: Graciela Lilian Laborde
-Diruzainorde: Sebastián Errecart
-Bokalak: Maitena Etchepare eta Yamila Laborde
-Ordezko bokalak: Juan Manuel Ortega eta María Elena Arrarás
Kontu ikuskatzaileen batzordean
-Titularrak: Juan Miguel Arrarás, Susana Gramajo eta Ana Lía Iriarte
-Ordezkoak: Emiliano Armendáriz eta Augusto Infante
Bilera horretan bertan elkarteko kideek 2008 ekitaldiko Txostena onartu zuten. Cesar Arrondok, bere aldetik, bertako Esku Pilota Eskolarako dohaintzan ekarritako materialak euskal etxeari eman zizkion. Material hauek Euskal Etxea 2008 hondarrean bisitatu zuen Gipuzkoako Kirol diputatu Iñaki Galdosen bidez eskuratu ditu euskal elkarteak. Eskolako irakaslea den Sebastián Errecart-ek pozez hartu zuen lanean lagunduko dion material hau.
Euskara UNLP-n
Azkenik, Euskal Etxeak jakinarazi nahi die bazkide eta lagunei, Chascomusetik gertu dagoen La Platako Unibertsitate Nazionalean 'Euskara eta Euskal Kultura' ikastaro bat egiteko aukera dagoela. Maialen Azkue Otegi da lehenengo mailako ikasleen irakaslea (klaseak asteartetan 18:00tatik 21:00etara edo ostegunetan 18:00tatik 21:00etara) eta ikastaroa doakoa da. Bigarren mailari dagokionez, iaz lehenengoa burutu zuten ikasleek osatuko dute eta ordutegia finkatzear dago.
Izena emateko epea gaurtik apirilaren 16a bitartean izango da irekita. Informazio gehiago eskuratu nahiz izanez gero e-maila bidali lectorado.euskera@presi.unlp.edu.ar helbidera edo +54-221-4255224 telefonora deitu. Klaseak apirilaren 21ean, asteartea, eta apirilaren 23an, osteguna, hasiko dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus