euskal diaspora eta kultura
2008/06/26
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Jorge Etchepare eta Cesar Martinez bazkideek osatutako bikoteak maila ona erakutsi zuen zuen hilaren 14, 15 eta 16an Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean jokatu zen Mus Txapelketa Nazionala. Garaileak La Platako Euzko Etxeako Rolando Biasco eta Jose Luis Macchi izan ziren baina Chascomuseko ordezkariek azken partida irabazi zieten. Ordurako La Platakoak txapelketa eskuratua zuten, baina partidan muslari ohorea jokatu zuten eta Zingirakoak atera ziren garaile. Bestalde, Nestor Fuentesek eta Juan B. Mutuberria alkate ohi eta bi aldiz nazio txapeldunak Txapelketa Paraleloko irabazleak izan ziren.
Zingirako Euskaldunak-eko arduradunek martxan duten beste jarduera bat plastikoen bilketa da. Ines Alfonsinen esku dagoen Euskal Etxeko Ingurugiroaren Zaintzako azpibatzordeak adierazten duenez, larunbatetan, 10:00etatik 12:00ak bitartean, Soller kaleko Tailerrera bideratutako plastikozko botilak jasotzen dira (Corazón de María Institutu parean).
Chascomuseko Euskal Etxeak Herri Eskolako 45. zenbakiko haurrentzako liburuen dohantza egiteko gonbitea luzatu die herriko lagun guztiei. Liburuak larunbatetan utzi daitezke euskal etxean, 10:00-12:00ko ordutegian. Bestalde, Maria Deli Errecarten esku dagoen ehungintza klaseen ordutegia aldatu egin dela azaldu dute elkarteko arduradunek: asteartetan izango da 14:30etatik 16:30ra bitartean Zingirako Euskaldunaken egoitzan (Franklin 454).
Lotura interesgarriak
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea
www.chascomus.com.ar/centrovasco
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus