euskal diaspora eta kultura
2009/06/15
PUBLIZITATEA
Chascomús, Argentina. 230 urte dira Chascomús hiria sortu zenetik eta hau ospatzekotan hirian zenbait ekitaldi egin dira. 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko kideek, urteurren honetan parte hartu nahi izan dute eta karia horretara Mus txapelketa antolatu zuten. Horretaz gain, hiriko kaleetan zehar egin zen desfile handian aritu zen Euskal Etxea eta bertan, egiten dituen aktibitateetako gehientsuen ordezkariak. Chascomuseko dantzariek euskal kolorez bete zituzten bertako karrikak.
[Desfilea Chascomúseko kaleetan barrena]
Kabalkada edo desfilean, Euskal Etxeko 'Eusko Hazia' dantzari taldekoak, euskara ikasleak, pilota taldea eta muslariak ibili ziren, eta baita Zuzendaritza Batzordekoak ere.
[Pilota taldeko kide batzuk, euskal etxe barruan euskal kirol hau praktikatzen duen jende multzoaren ordezkari]
[Euskal Etxeko bi mus jokalari desfilean atera aurretik]
[Euskal Etxeko karroza desfilean]
Desfilerako, Euskal Etxeko kideek, zenbait lagunen laguntzarekin, karroza bat egin zuten. Karrozak bertako euskal kultura tradizionalaren zenbait osagairen erakusle izan nahi zuen, bertan trikitixa, ikurriña, esne marmitak...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus