euskal diaspora eta kultura
2011/09/08
PUBLIZITATEA
Rio Cuarto, Argentina. Imanol Bilbao Olasagasti 1932an jaio zen Bizkaiko Gallarta mehatzari herrian. Oso haurra zela Espainiako gerla zibilak eta haren ondorenek bere bizia, beste euskaldun askorena bezala, kolpatuko zuten. Hogei urte zituela, 1952ko azaroaren 22an, Argentinara heldu zen eta Pergaminon zeuzkan osaba-izeba batzuen etxean kokatu zen. 1956an Rio Cuartora aldatu eta bizitza osoan lan egin duen Bilbao dendako merkataritza ibilbideari ekin zion.
Anaia Joserekin eta euskal jatorriko jende multzo batekin 1992an geroago 'Gure Ametza' Euskal Etxea izango zenaren oinarriak ipini zituen. Elkartea, 1994ko urriaren 15ean sortu zen ofizialki eta Imanol hautatu zuten bertako lehenengo lehendakari, kargu horretan 2006ra arte egongo zelarik.
2010eko martxoaren 30ean Euskal Etxeak 'Ohorezko Lehendakari' izendatu zuen, eta horren diploma eman zion, honelaxe, euskara hutsez idatzia, "euskal etxearentzat etengabe eta nekaezin egindako lan baliosa"rengatik.
Rio Cuarto bertan, 2011eko abuztuaren 27an hil delarik, zerraldoa ikurrin handi batez estali dute, izan ere 'don Imanolek' berak 1994ean, hain kuttuna zuen Euskal Etxea sortu zutenean, bere eskuz egindako hirukolorebizidun ikurrin handi batekin.
(ikus oharra bere heriotzaz 'Oroimenean' sailean, hemen)
Bazenekien zer zen ohorea eta horregatik izendatu zintuzten Ohorezko Lehendakari. Ohorea izan zen zu ezagutzea. Mila esker, Imanol, nire gogoan zaude.
Javier, 2011/09/08 02:00
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus