Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile, ostegunean hasiko da Bartzelonan eta iganderaino luzatuko Zinemaldia CAT, urtero euskal zinema arloko azken ekoizpenen erakuslehio egiten duen jaialdia hiriburu katalanean. Bertan erakusten diren filmak plazaratu berriak izan ohi dira edo soilik zinemaldiren batean pantailaratuak edota edonola ere Kataluniako aretoetara etorri gabeko nobedadeak zinemazale kataluniarrentzat. Saioak ohi bezala Cines Girona aretoetan gauzatuko dira eta erakutsiko diren filmeetako zuzendarien presentzia baieztatu dute antolatzaileek.
Bost luzemetraia bildu dira erakusgai, horietatik hiru lehiaketan. Fikziozko bi tituluak lehiaz kanpo emango dira, izan ere jaialdia irekiko dute: Dantza filma bietako lehena, Telmo Esnal zuzendari, eta Oreina bestea, Koldo Almandozek zuzendua. Dokumental saileko epaimahaikide izango diren Jorge Tur, Pere Alberó eta Lur Olaizolak honako hiru izenburuen artean aukeratu behar izango dute: Margolaria (Oier Aranzabal-ena), Muga deitzen da Pausoa (Maider Oleaga zuzendari) eta Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez-ek zuzendua).
Kimuak 2018ko bost laburmetraia ere erakutsiko dira, igandean, honakoak: Ama (Josu Martinez); Espedizio Handia, (Iban del Campo); Kafenio Kastello (Miguel Ángel Jiménez); No me despertéis (Sara Fantova); eta Zain (Pello Gutiérrez).
-Ikuskatu programa eta erosi zeure txartelak hemen
-Alterzinemaldiko, dokumentala Txillardegiren Klika
Telmo Esnalen Dantza-ren trailerra:
Koldo Almandoz-en Oreinaren trailerra:
Oier Aranzabalen Margolariaren trailerra:
Maider Olariagaren Muga deitzen da Pausoa-ren trailerra:
Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen-en trailerra: